Axeriko eta Otsoko

Ipuinak. Axelko eta otsoko.

Axeriko eta Otsoko Ipuinak. Axelko eta otsoko.
Hizlaria(k): Pagoaga Gallastegi, Bixente
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)
Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
Data: 2004(e)ko urriaren 11a
Iraupena: 0:01:28
Erref: ARR-001/014
Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao

Transkripzioa

- Kantu askotan agertzen dira animalixak, ez?
- Bai, bai. Ta gero, ipuiñek. Ya haunditxuau eitten zienien, ba, ipuiñek esaten zien. Axelko ta Otsoko ta... Honi be kantetan... honi be esaten notsen, e? Bai.
- Bai? Ta badakazu goguan?
- Bai. Ba, porejenplo, hori umiai asko kontaten jakon Axerikona ta Otsokona. Axerikok euken, ba, afixan euken umiek. Ta Otsoko fan zan ta esan otsen, behetik esaten eutsen: "Axeriko, zenbat ume daukek?", ta "Bost". "Botaidek bat", ta "Eeez". "Botaidek bat, arbolia botako dostat bestela buztanakin", ta "Ezetz!". Ta bestiek buztanakin joten otsen arbolie tiki-taka, tiki-taka joten otsen arbolie, ta bota eutsen ume bat. Ta jan euen umioi. "Edarra jeuan ta botaidek beste bat", "Eez". Ta bueno, holan, banan-banan ume danak jan [eutsen]. Ta gero, ba, Otsokuoi fan zan errekara, egarrixa euken, ta fan zan errekara ta eran euen ure. Bixen bittartien fan zan Axeriko ta tripie ebai ta atara otsen umie tripa barrutik, kargau otsen harrixekin. Ta itzartu zanien Otsokuoi, ba, egarrixa eukela; ure eraten hasi ta itto zan errekan. Ta gero esaten zan: hori hola bazan, sartu [zaille] kalabazan, ta urten daixela Vittorixako plazan. Horrek izeten zien ipuiñek. Holako ipuiñek egoten zien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia