Arrasate (Gipuzkoa)

Axelko eta Otsoko

Axelko eta Otsoko <p>Ipuinak. Axelko eta Otsoko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-001-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ipuinak. Axelko eta Otsoko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kantu askotan agertzen dira animalixak, ez?
- Bai, bai. Ta gero, ipuiñek. Ya haunditxuau eitten zienien, ba, ipuiñek esaten zien. Axelko ta Otsoko ta... Honi be kantetan... honi be esaten notsen, e? Bai.
- Bai? Ta badakazu goguan?
- Bai. Ba, porejenplo, hori umiai asko kontaten jakon Axelkona ta Otsokona. Axelkok euken, ba, afixan euken umiek. Ta Otsoko fan zan ta esan otsen, behetik esaten eutsen: "Axelko, zenbat ume daukek?", ta "Bost". "Botaidek bat", ta "Eeez". "Botaidek bat, arbolia botako dostat bestela buztanakin", ta "Ezetz!". Ta bestiek buztanakin joten otsen arbolie tiki-taka, tiki-taka joten otsen arbolie, ta bota eutsen ume bat. Ta jan euen umioi. "Edarra jeuan ta botaidek beste bat", "Eez". Ta bueno, holan, banan-banan ume danak jan [eutsen]. Ta gero, ba, Otsokuoi fan zan errekara, egarrixa euken, ta fan zan errekara ta eran euen ure. Bixen bittartien fan zan Axelko ta tripie ebai ta atara otsen umie tripa barrutik, kargau otsen harrixekin. Ta itzartu zanien Otsokuoi, ba, egarrixa eukela; ure eraten hasi ta itto zan errekan. Ta gero esaten zan: hori hola bazan, sartu [zaille] kalabazan, ta urten daixela Vittorixako plazan. Horrek izeten zien ipuiñek. Holako ipuiñek egoten zien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia