Pilar Bastida Irastorza
Arrasate (Gipuzkoa) (1924)
Biografia
Eibarko Arrate bailarako Sagartegieta ("Sartei") baserrian jaio zen. Aita eibartarra zen eta ama, berriz, Mallabiko Gerea ("Geria") auzokoa. Zortzi urtera arte Eibarren bizi izan zen. Eibarko arma industriaren krisiak langabezia handia ekarri zuen, eta aitak Arrasaten lana aurkitu eta Musakola auzoko Olatxo kale-baserrira (gaur galduta) etorri ziren errentero. Gerra denboran soldaduak etxean egon ziren, eta amak Pilar Oñatira bidali zuen, Zañartu auzoko eskola kudeatzen zuten mojen etxera. Bi urtez egon zen bertan. Pilarrek hamazazpi urte zituenean, Ferrerias kalera joan zen familia bizitzera. Arrasateko “Monjas de la Asunción”en eskolan ibili zen hamazortzi urte bete zituen arte josten, kontabilitatea eta pintura ikasten. Handik Zerrajera lantegiko bulegora joan zen lanera. Zarugalde kaleko Leandro Azkoagarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba dituzte. Azken umeak hiru urte zituela, “Academia Bastida” ireki zuen, takigrafia eta mekanografia irakasteko. Etxean hasi zen klaseak ematen, baina ikasle kopurua igoaz joan zen, eta 80 idazmakinako eskola izatera iritsi zen. Gero, alaba batek jarraitu zuen Pilarrek hasitako lanarekin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-169 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARR-170 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute