Juli Bedia Iriarte
Arrasate (Gipuzkoa) (1919-2011)
Biografia
Erdiko kalean jaio zen, lau anai-arrebatatik zaharrena. Aita arrasatearra zen eta ama Oñatikoa. Julik zazpi urte zituela, familiak plaza kantaleko “Bar Central” hartu zion aurreko ugazaba zen "Txotxuena"ri. Etxeko lan guztiagatik, Julik eskola utzi behar izan zuen hamabi urterekin. 1934. urtean taberna utzi eta ile-orratzak egiteko tailer bat jarri zuen aitak. Iturriotz kalean jarri zuen tailerra, Artazubiagako kondeak bertan zuen etxea erosi eta gero. Berrogei langile izatera iritsi zen tailerra, denak emakumezkoak, euretatik asko senarrak kartzelan zituztenak. Herriko mojek ere hartzen zuten parte, ile-orratzok paketatzen. Bixente Uribetxeberria arrasatearrarekin ezkondu zen Juli, eta alaba bat izan zuen berarekin. Ezkondu eta gero, Julik salmenta negozioan jarraitu zuen, denetarik saltzen eta erosten. Juliren alaba Miren ere egon zen elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-156 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute