Amaia Pagaldai Urrutia
Arrasate (Gipuzkoa) (1961)
Biografia
Uribarri auzoko Baztargain-Azpi baserrian jaioa. Aita bertakoa zen eta ama eskoriatzako baserri batekoa. Gesalibarreko eskolan ibili zen 11 urtera arte eta ondoren Almenen. Magisteritza ikasi zuen eta ikastolan ibili zen lanean (San Frantzisko Xabier, gerora Arizmendi) erretiroa hartu arte. Gurasoek ez zioten hika egin, baina etxean entzun zuen umetatik. Baina berba egiten hasi zenetik esan daiteke hasi zela hika berba egiten; izan ere, animaliei hika berba egiten zien, eta egiten die. Gerora, 17 urterekin, hasi zen lagunekin hika hitz egiten. Hitanoari buruzko elkarrizketa egin genion, Mariasun Ibabe lagunarekin batera. Koldo Zubizarreta bere senarra ere proiektu bererako elkarrizketatu genuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-199 | 2024 | Arrasaten hika | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute