Karea oso ona da lurrarentzat
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Karea egiteari utzi zitzaion baina oraindik ere garbitzen ei dituzte baserritarrek karobi zaharrak. Usain ona botatzen zuen kareak. Zomorroak hiltzeko ona da.
- Auzoa: Zollo
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: AKU-001/012
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak » Karobiak eta elurzuloak
Transkripzioa
-Ta karabie jagon in biherko zan ez? Jagon.
-Bai, bai, bai. Gero be, karabixe nik, klaro, nik hamasei-hamazazpi urte auki/ euki ninduzenin nik ya karabixek ez zien zertuten. Hogei bet urterarte bai, baie gero, karabixek oin be, oin be garbitu eiten dituez… Lehengo gizonak eta zelango afiziñoa/ ezta? Oin be eiten dituez garbitu, barrue, ez daiten ahiztu.
-Ta zelan jakin karie einde dauela ya?
-Bai, jakiten auden bai jakin. Jakin ba… zera, kia botaten auen goiti, goiti kia bakixu, goiti. Goixe zabaldute ta kian ta igerri iten otsien apur bet zabalduten auden, apurtxu bet zabalduten auden brezo hori, iñerrie, eta jakiten auden zelan dauen einde.
-Ta zelan atara?
-Palakaz, palak. Horrik, ez dakixu? Oin be badauz, horreikaz. Horreikaz atara ta gurdire. Ta gero ba solora. Ta usein ona botaten auden e?
-Usin ona?
-Uf! Bueno! Kariana jo!
-Ta ze eitten dotso ba lurreri?
-Lurreri, esan dotsut /esantsut/, bitxoa, “escarabajos” ta honik, bitxo klase dana, hori eiten dau hil. Ze gero, bakixu zer pasetan dan ezpabere? Edo plantetan dozu… ortuen be bai e? piperrak eta tomatiak plantetan orduen be bai, oin be, oin eiten daude zakutxue Arregorrian, Beñaran edo horreik daukixe hor holango almazen bat, ta hor zakutxue erosi ta ortureko hiru-lau kilo edo bost edo sei ekarri ta bota tomatiak eta piperrak plantau behar zien lekun. Ta da sanoa, “es muy sano”, sanoa, itzelien sanoa.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!