Arrankudiaga (Bizkaia)

"Burbuixe" (gurbitza), ikatza egiteko erabiltzen zuten zuhaitza

"Burbuixe" (gurbitza), ikatza egiteko erabiltzen zuten zuhaitza <p>Ikatza Bilboko okindegiek erosten zuten. Udako hilabeteetan jarduten zuten. "Carbonera" deitzen zioten berari Bilbo aldetik igotzen zuten mendizaleek. "Burbuixe" ("borto", "arbutus unedo") zen erabiltzen zuten zuhaitz mota. Ez da arbola handia egiten. Aizkoraz ebakitzen zuten. Ikatza zaldiz edo mandoz garraiatzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ikatza Bilboko okindegiek erosten zuten. Udako hilabeteetan jarduten zuten. "Carbonera" deitzen zioten berari Bilbo aldetik igotzen zuten mendizaleek. "Burbuixe" ("borto", "arbutus unedo") zen erabiltzen zuten zuhaitz mota. Ez da arbola handia egiten. Aizkoraz ebakitzen zuten. Ikatza zaldiz edo mandoz garraiatzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta, kontaizu iketza zelan eitten zenduen.
-E?
-Konteizu iketza zelan eitten zenduen.
-Iketza ein, gero etorten zien… Guk ein, txondorrak ein, ta emoten sue, ta gero iketza ezta, ein. Ta gero etorten zan Bidebietati edo ez dakit nondi panaderixek ha zakutan… aurek entenitan zien e? guk ein bakarrik. Ein ta guri, aiteri pagau ta iketza eroaten auden panaderitara.
-Eta ze sasotan eitten zan?
-E?
-Urteko ze sasotan.
-Zelan zetan?
-Urtie… urteko ze…
-Ai! ze epokatan esan dostezu.
-Bai.
-Julio, agosto ta setienbre. Ja setienbren akabau. Udan, setienbren. Julioan hasten gintzen eta hantxe ta baltz. Arpegixe garbitu ez dakit ba ingo nindun! Ba karbonera. Alpinistak igoten auden Bilbokoak, ba bakixu handi pasetan zien ta… “karbonera!!” eiten eustien. Ta bueno ba zoazie.
-Ze egur?
-E?
-Ze arbola?
-Burbuxe, “borto”. “¿No has oido tú eso?”
-Burbuxe?
-“No. Ahora también hay en Zollo bortales. El borto es…”
-Euskeraz.
-Burbuxe.
-Bale.
-Burbuxen eburre. “Pa eso…” burbuxen eburre. Hemen Navarra partien… “haya hay según pa hacer carbón…”
-Pagoa
-Pagoa, “haya”, pagoa. Baia hori “borto”. Erdera “borto”.
-Eta zelan jakin burbuxe zein dan ona ta zein ez?
-Danak igualak diz. Dana da… dana da… ze ez da… ze ez da arbola holan altza… ze diz arbola txikerrak, plantak holan, berez urteiñek. Ta horrek ez diez holan “un roble, este es bueno, este es malo…”, ez. Horrik danak onak. Sugiñek danak.
-Eta, zelan ebai?
-Azkoriagaz. Ordun “con hacha”, azkorie.
-Zerrie ez?
-Ez, ez, ez. Ordun ez zan egon zerra, nongo zerrie! Alabatxue, ez zan egon ordun zerrarik, ez, ez. “Con eso, con hacha. Eso se echaba antes, igual un año antes”.
-Euskeraz.
-Ba eiten zan ebei urtebete lehenao e? urtebete lehenao ebei eta gero montoiak ein ta dauzela. Ta gero hurrungo urtien, ja udan, julioan ba hasi… Uztaille esaten dozu zuk?
-Julioa.
-Bai julioa. Bai, nik uztaille.
-Eta gero, zelan trasportau egurre?
-Etorten zien bihorrakaz, mulakaz, bihorrak, bihorrakaz. Etorten zien zerak, hiru zaku eroaten audezan bakotxan. Baie gero egon zan holan pista moduko bat bastante urrun, Pagasarripera. Eta han kamioi baten sartu te eroaten audiezan panaderitara. Bai, istorixek.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia