Aria (Nafarroa)

Aurizko feriaz

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARI-009-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Santa Krutzetan eta San Migeletan egiten zen feria Auritzen. Leku askotako jendea biltzen zen; iparraldetik ere etortzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Burgeten baziren ganadu-feriak? oroitzen zara?
- Bai, ori izaten tze... Santa Kruzean, eta... sanmigeletan, setienbrean ta maëatzean, Santa Kruz ta San Migel.
- Eta zer, eramaten zenuten herriko abereak Burgetera?
- Abrea gendu, bea kendu ein tze; beak ema-, saltzen, baëa, aitak ematen tzitüe bai, beak saltzeko, ta aretxeak ee... bordatik beretik saltzen tzitüe, faten tzire tratanteak etxera, Aurizko Azantza ta... aniz tratante yoaten tze.
- Eta orduan Aurizko feriara etortzen ziren bertze aldetiko?
- Bai, Frantziatik eta toki anitzetik eta gero ezartzen tzuzte, emen bezala barrakak eta ferienteak eta ori, baëa ori, oso inportantea ze, ta... gero galdu ze? Ariben asi zire ezartzen feriak? eta orduan, Aurizkoak galdu zute, baëa... Aribekoak akabatu dira eta orai asi dira... Auritzen berriz. Egun leitu dut nonbeit ta, setienbrekoa Auritzen ei direla prestatzen eztakit zer ferietako.
- Eta bertze aldeko jendea, menditik etortzen ze edo... nola etortzen ze?
- Ze, Frantziatik? ez, karreteraz karretera.
- Orbaizeta aldetik, Esterenzubitik, ez zire pasatzen?
- Ez, ori... bah, Nabalatik pasten tzire; Orbaizetatik ez, Orbaizteko Olatik. Ori? e... Nabalatik pasten tzire.
- Bai? baina hortik ez dago karretera...
- Karretera eiten, eiten tzute, ein tzute bide bat ideki zute; idorra zeoleik? pasten tze baea auria ein balin bazue? loian etzira atratzen al... denbora idorr oekin? bai, orai eztakit. Usotegietra unai? ioaten tzire ongi, gero eztakit nola pasten tzuten... astoak eta abreak eta... auntzak eta, beiak eta deneteik eman dauzte, potroak eta; feria oso inportante an gainea?... Auritzen. Ta, otel guziak eta yende, denak beteik.
- Ijitoak joaten zire?
- Eneiz oroitzen e, xitoikin daus ez.
- Eta valencianoak?
- Bein e ezpeiditu(t) ezautzera non don-, non-, nongoak tziren, tziren valenzianoak edo, eztut uste, eztakit, akaso bai. Amas... beraneante anitz ioaten da Auritzera, t’Orreaga ere bai, ta eiztariak, eta eskiatzera ere bai, Orreaga ta; bepiñen?... gende anitz, ta (g)ero... eskursioneak eta, beti, jende... pasa.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia