San Blasetako bedeinkazioak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-041-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:03:24
- Erref: ARE-041/018
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k):
Transkripzioa
-Eta taillerrak eta noiz hasi ziren ipintzen, beranduago?
Semea: Taillerrak? Hamen baeuen Valle de Leniz.
-Beroa ta gero laminaziñua.
-Iturbe?
Semea: Iturbe.
-Iturbe ze zan, haundixa?
-Iturbe ez, Iturbe eta Valle Leniz igualak. Txikiñak. Horrek zien familixa, sozio batzuk. Haundixena izango zan Lezamakua?
Semea: Lezama ta Beroa. Lezama zan laminaziñue. Eta gero honek die zerrajerak: Iturbe, Azbe, Valle de Leniz...
-Askok ifiñi auen taillerra.
Semea: Zerrajerako taillerrak. Gero hasi zan Copreci. Eta Coprecik hartu dau... Copreci ta koperatibak.
-Lehen Otalazelaiko jaixa kontau dostazu ta. San Blasak, hemen be opillak eitten dira, ezta?
-Hori san Blaskua, Eibarkua, jole! Hemen opilla ez zan eitten. Hemen pikuak eta. Baiña gure tiok urtero-urtero bi holakotxiak bialketan zoskun.
Semea: hemen ezta itten opilla.
-Hemen ezta itten opil hori?
-Ez, ez. hemen erueten zan pikuak, okaran pasak eta horreik danok. Eta gero gatza, kafia be apurtxo bat...
-Hori dana bedeinkatzera?
-Bedeinkaketato erueten gauen. Eta horreik artaburuak be bai guk ganauendako erueten gauen. Horrek danok.
-Ermitta baten.
-Bai, ermitta baten. Oso politta da, san Blas.
-Txikixa da?
-Txikitxua baiña bastante barriztuta, barriztu eiñ auen, baiña oso lenauko estiloko horrei dau ifinitta.
-Eta jende asko juaten zan?
-Bai, asko.
-Eta kabitzen da jendia hor?
-Ez, ez, kanpuan itten daue. Barruan geraketan diezenak eta gero kanpuan, umiak eta kanpuan itten daue. Oso politta da. San Blasak. Pozik joaten gintzen gu, orduantxe san Blasetan jaten gauela, ta gero Eibarko tiak bialketan oskun.
-Bestiak ez euken orduan opilla.
-Ai ama!, san Blasak oso gustora.
Semea: Ez, hemen opilla ezta...
-San Blasak hor bai, zuk pe jangozu.
-Bai.
-Semea: amak jakingo dau.
-Ja-ja, eibartarrak danak dakixe eitten ondo san blas opilloi. Hemen ez, hemen eztaue ikesi.
Semea: batzuk itten daue baiña ezta...
-Bizperan joan, behin holaxe bizperan eztakit zetara joan gitzen gu, eta use(in) bat, anis usein bat Eibar guztien! Bueno! Eibar guztien anisa.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!