Guardia Zibilak gerra aurretik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-041-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: ARE-041/014
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Polizia
Transkripzioa
- Jende asko egon zan kartzela horretan? Haundixa zan?
- Semea: Ez. Hor kartzelan bat ero.
- Gutxi.
- Gizona: Gero hanka eiñ auen da. Bat ero bi. Zan habitaziño txiki bat.
- Oso txikiña. Han sartzen auen, eztakitzu, ibiltzen zien e...
Semea: Baiña ez zan holan e, kartzela bat, ze esangotsut nik, hamen Donostian euana. Keba. Kartzela bat, han egongo zien hiru ero lau bat sartuta. Baiña keba! Hamendik eruan eitten zittuen. Jentia Donostira ero.
- Zure amak ikasi zeban erderaz kuartelera joaten?
- Ez zakixen. Aittak bai baiña berak ez.
- Guardia Zibilletara?
- Guarda Zobillera joaten zan, esaten otsen: "Usté, Petra, ha dicho esto, esto, lo otro!", erderaz esaten otsen da ba klaro. Eta ba han ibilli zan. Eta gero behin batek esan orduantxe: "Eztot urtengo hamendik ezpostazu esaten zeiñ dan".
- Zeu jaixo ziñanian kuartela bazeuan ya?
- Ez, ez auen, Eskoritzan auen. Gero in zan hemen. Republika denporan in zan. Eskoitzan bai baiña hemen ez.
- Eta Eskoriatzakuak hona etortzen ziran Guardia Zibillak?
- Bai, ibiltzen zian atzera-aurrera baiña gutxiao. Lelengo lehenao guardozobillak etorri zienak eta ba ezaunak zien. Ez zien oingo moduan billurketakuak. Persona onak zien. Guk dendia euki gauen eta danak etorten zien dendara eta ezauketan gintzen eta danak, ezta?
Semea: lelengo hamen egon zan Eskoriatzan kuartela. Gero ekarri auen Atxabaletara, porke Atxabaletan obrero asko auela ta igual erreboluziñue ta holako kontueaittik ekarri zeuen hona. Urtiak, republika denporan. Ondiokan eskudua...
- Eta orduan guardazibillak oiñez ibiltzen ziran, kotxia bazeken? Edo zaldixan edo.
- Ezebez. Zaldirik eta ezebez ez eukien.
- Semea: Oiñez parejia gora ta bera.
- Baiña ez zien egon holan bat esateko moruan, eztakitzu? Egongo zan igual, baiña persona onak egon zien orduan, gure denporan. Pentsaizu, Pilarika Egunian-da egoten zien hori, dantzia ifintten euen. Dantzan egoten gintzen, dantzan itte arren kuartelera. Hau zala, bestie zala.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!