'Centro Católico'a, luistarrak eta futbola
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-039-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Centro Católico taberna normal bat zen: txikiteorako, kaferako, meriendatarako... Luistarrak egoten ziren bertan eta beti jendez beteta egoten ziren. Luistarrak zeintzuk ziren azaltzen du. Futboleko batzarrak-eta ere han hasi ziren. Futbol taldeak hainbat presidente izan ditu: Juan Luis Izagirre, Anton Agirre, botikaria...
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 05a
- Iraupena: 0:03:23
- Erref: ARE-039/007
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Futbola , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak
Transkripzioa
- Eukiko dozu goguan, zu neskatilatxua ya. Txikiteo lekua be bazan edo?
- Bai, bai, bai. Txikituak, kafiak, merixendak eta dana, dana.
- Baina Zentro Katolikua gaztienekin eta aktibidadiak eitteko zan?
- Dana. Orduan Luistarrak egoten zien da, dana tabernia beteta egoten zan goxetan. Luistarrak goxeko xeitterdietan mezetara ta gero danak tabernara. Komedoria gauken.
- Luistarrak, hori da kongregaziñua.
- Bai, bai, zan gaztiendako moduko, danak. Beti beteta.
- Luistarrak dittuk solteruak. Osea ke euki leikek berrogei urte eta izen luistarra izen. Gu por ejenplo ezin.
- Horrek mezaik eta emuten eben?
- Ez, ez, ez! Mutil gaztiak. Keba! Hillien behin...
- Neskak Hermanas de María zien moduan.
- Bai, holan izengo zan.
- Hillien behin Luistarren eguna. Eta Luistarrak dittuk el día 21 de junio pentsetan jatak diela. San Luis Gonzaga. Eta orduen ba faten gintzen elixara eta konfesau in biher. Eta illaria, danak elixara konfesetan.
- Bueno!
- Egun horretan ein biha zeben konfesau ta komulgau...
- Bezperan, zapatuen, zera, abadiek hiru ero lau...
- Konfesionarixotan da.
- Kolak.
- Konfesaitteko?
- Kolak.
- Eztie oingo kontuak.
- Ez, ez, ez.
- Oiñ etxak kolaik.
- Da han ba gero fubola ta hasi zan eta reunixuak eta danak ba hor egoten zien, Zentro Katolikuan egoten zien reunixo danak. Kopak eta danak hortxe hasi zien.
- Hortxe hasi zuan Atxabaleta. Atxabaleta hasi zuan el año cuarenta y seis.
- UDAkua be hortik?
- Bai, bai, baitta; dana.
- Zuek ya nobixo ziñien?
- Berandutxuao. Horte-hotxe. El año cuarenta y seis? Bai, bagintzen bai. Zuan don... abadia, jefia, luistarrena ta zuan, da fubolekua, zuan don Luis, zuan de Hondarrabi. Hondarrabixakua. Eta gura bok esangostat zein zan presidentia, fundadoria. Presidentia fundadoria izan zuan Juan Luis Eizagirre, andria oñatiarra jaukak.
- Bera atxabaletarra?
- Bai, Juan Luis atxabalatara ta andria oñatiarra. Baiña orduan fubola ipiñi zanian etxauan ezkonduta. Eta gero bera jarri zuan presidente eta in jittuan etxakixat zenbat urte, hamar urte ero. Eta gero bigarrena izen zuan Anton Agirre. Aiuntamentuan egon zuan sekretarixo. Eta gero haren ostian egon zuan botikarixua.
- Plazakua.
- Farmaziakua. Gero egon zan beste farmaziako bat Hondarribittik etorri zana, ha be egon zan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!