Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Esperientzia ona Argentinakoa

Esperientzia ona Argentinakoa <p>38 urterekin joan zen Argentinara eta 49rekin itzuli. Esperientzia ona izan zela dio Jesusak. Baserritik joan zen Argentinara. Erdi baserritar, erdi kaletar, erdi dendari eta erdi erizaina ere badela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

38 urterekin joan zen Argentinara eta 49rekin itzuli. Esperientzia ona izan zela dio Jesusak. Baserritik joan zen Argentinara. Erdi baserritar, erdi kaletar, erdi dendari eta erdi erizaina ere badela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, etorri gaittezen atzera honutz. Zu hara fan ziñanien esan dozu hogeita… zenbat urte zeukela?
- Hamasei.
- Hogeta hamasei urte, oseake hogeta hamasei urte arte…
- Itxoin, hogeta hamasei? Ez, pasaute neuken hogeta hamasei, hogeta hamazortzi euko nittuen. Hogeta hamasei beste gauza bateatik akordau jat, baiñe ez, hogeta hamazortzi euko nittuen.
- Urte asko dira hola abenturan fateko, ezta?
- Bueno, baiña anaie neukelako, e?
- Bueno, gura dana baiña artian be haraiño faten atrebiu in bihar da, eta…
- Atrebiu in nitzan.
- Hogeta hamazortzi urtekin.
- Eta gero atrebiu in nitzan etorten be bai.
- Esperientzi bat izan zan, neretako esperientzi bat izan zan.
- Pozik zeu esperientziarekin?
- Bai, ni… gaur hola pentsauta esaten dogu ba, urtetie ona da kanpora, e?
- Bai, beste gauza batzuk ikusi ezta?
- Bai, gauza asko ikusten da ta, personak ezagutu itten (di)ttezu asko eta ez dakit, ni neure izakerarako galdu ez, ez dait ez dot eiñ.
- Eta orduen klaro, hogeta hamazortzi urtekin, ordura arte baserrixan egon ziñan gehixen bat?
- Bai, gehixen bat baserrixen.
- Baserrittik Argentinara fan ziñan.
- Baserrittik esateko, bueno konsultan lana in nauen puskaten baiña…
- Bai, esan dozu. Zenbat egongo ziñan konsultan, urte bat-edo?
- Ba urte bat edo pasautxo edo holakon bat. Ni erdi baserrittarra eta erdi kaletarra eta erdi dendarixa eta danaz. Erdi enfermera be bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia