Buenos Airesen aldean, Aretxabaleta oso txiki
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Oso txikia iruditzen zitzaion dena Argentinatik itzuli zenean. Han ez ziren hemengo basoak ikusten. Lantegi berri asko zeuden, nahiz eta bera joan zenean Ulgor hasita zegoen. Baina hiri handi batean, etxe artean hainbeste denbora bizi eta gero, dena txikia ikusten zuen hemen. Argentinarrekin ondo konpontzen ziren, baina beti euskal giroan edo Espainia iparraldeko beste herritar batzuengandik gertu bizi ziren, asturiar eta galiziarrak batez ere.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 06a
- Iraupena: 0:03:21
- Erref: ARE-035/020
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Kanpora lanera
Transkripzioa
- Eta beste… klaro, garai horretan gaiñera zu fan ziñanien, zuk orduen, hemengo fabriketan eta ez dozu in lanik?
- Ez dot nik lanik in.
- Orduan zu fan ziñanien hemen ba gutxi gorabehera hortxe hasi ziren orduen pittin bat kooperatibak eta inddarketan, ezta?
- Bai.
- Eta zu etorri ziñanien ez zeben ikusi izugarrizko fabrika barri pilla bat eta…
- Ba honbre, bai, hori bai. Baiña ni klaro, ni etorri nitzen ta aiztiak esaten nosten han Atxabaletan, Koldon amak eta esaten nosten, zu ez zaue ikaraketan holako zerak, fabrikak eta hemen ikusitta ta hola ta. Ba bai, baiña ni hainbesteraiño, halako leku haundittik etorri nitzen! Dana txikixe pentsatan jaten! Hemen etorten nitzen ta basue dana, ta…
- Han dana launa, ezta?
- Han ez dozu ikusten ezebe holakorik. Eta ni etorri nitzen eta dana, dana etxiek eta dana… Buenos Aires be haundixe eta ni leku haundittik etorri nitzen. “Ez dotsu itten hori?” esaten nosten, holako fabrikak eta Ulgor ta danak hor? Ni fan orduko Ulgor bastante egindda euen e? Ya bastante euen haundixa, gero haundixaua euen etorri nitzanien baiña ez jaten hainbeste ikaraketan.
- Klaro, hain leku zabalak ikusitta.
- Hainbesteraiñoko zabalak. Eta ni fan nitzenien Buenos Airesera ta nik esaten nauen, anaiari eta esaten nosten: “baiña hemen mendixek eta nun dagoz? Zer da, hemen zer da?” Ezebez, aurrekaldekue bakarrik ikusten zauen.
- Bai, bai. (…)
- Eguzkixak nundik urteten auen, hori be lehenengokotik hori be begiketan dozu, ezta? Zein aldetatik-edo, nun zauzen be ez dozu jakitten.
- Igual eguardira arte ikusi ez eguzkixa. Harik eta altu eguen arte.
- Bueno, segun, Buenos Aires baten bai, klaro, ni Buenos Airesen asko egon naz ta. Eurak bizi ziren lekuan ba, apur bat apartetxuau dau baiñe, hurrien dau ta, “Remedios de Escalada”, hareik bizi zien lekua ta. […], eta bestela komenetziak, komunikaziñua-ta ona euen ezta? Ibiltteko-eta ona.
- Han zuek jai girua eta lagun ingurua eta, dana euskaldun artekua zeukein?
- Euskaldun artekue.
- Ez zan sartzen bertan bertako jenterik?
- Gero zerekuak be bai, hemen… Ez baiña betik inklinaziño dana, “a los clubs asturianos” ta, “a los clubs gallegos” ta dana hola, ez dakitzu? Dana hemengo zera, hango jentiek hemengua hartzen dau, e? Agudo, bai. Eta gero ezer egoten bada euskal zerien, Euskal Etxien, pues hara, horreik be zainttu ondo.
- Batez be euskaldun edo espaiñol giruan bizi ziñain.
- Bai.
- Argentinako bertako jentia-ta…
- Bai, eurakin be bai, baiñe bestie itxi barik, e? Eta geure kostunbriek eta hango kantuek eta hango pelota partiduek eta horreik danak Euskal etxietan, e? Bai, bai.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!