Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Argentinara lanera

Argentinara lanera <p>Argentinan bizi ziren bere bi anaia bisitatzera joan, eta 11 urte pasatu zituen bertan. Beroa lantegiarentzako lanera joan ziren bere anaiak, Aretxabaletako "Arrue Zaharrak" bidalita. Beroa itxi zenean, euren kontu jarraitu zuten, baina ez zitzaien oso ondo joan. Anaietako bat bertan hil zen 48 urte zituela. Bestea 1989. urtean etorri eta urtebete hemen egon eta gero itzuli zen, han hiltzeko. Emaztea eta alaba bat utzi zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Argentinan bizi ziren bere bi anaia bisitatzera joan, eta 11 urte pasatu zituen bertan. Beroa lantegiarentzako lanera joan ziren bere anaiak, Aretxabaletako "Arrue Zaharrak" bidalita. Beroa itxi zenean, euren kontu jarraitu zuten, baina ez zitzaien oso ondo joan. Anaietako bat bertan hil zen 48 urte zituela. Bestea 1989. urtean etorri eta urtebete hemen egon eta gero itzuli zen, han hiltzeko. Emaztea eta alaba bat utzi zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta oin, in dagigun Argentinari buruz berba. Nola demontrez fan ziñan zu Argentinara?
- Anai bi naukelako han.
- Bisittan.
- Anai bi neukan han eta ez nitzan fan geldiketako zerien be, baiña gero geldittu nitzen eta hamaika urte pasau nittuen.
- Argentinan?
- Bai. Bi anai neuken han, neure aurreko bi, ta nire atzekue etxien ezkondute. Eske ni naz bat, bi, itxoin, aber, Lucio, Inazio, Julio, hiru mutillen atzetik, neu, eta gero beste mutil bat neukan atzetik. Ni mutillekin hasi nitzen kasi baserrixen, bai.
- Argentinara orduen bi anae… zure aurretik fanda?
- Bai, nire anaiek fan ziren Beroatik, Beroa badakitzu zein dan?
- Fabrikia.
- Fabrikia, eta entailladoriak ziren, ba entailladore onak ziren ta hor, Ramon Arrue edo etorri zan ta ba batzuk eruen in zittuen. Nire anaie bata eruen euen, gaztiaue eruenda euen bixak segidukuak ziren eta eruen euen lehenengo gaztiena, eta gero bestia han euen eta gero klaro, bata fan zanian bestiari abixau eta zera in otsen ta bueno, gero bestiori be fan in zan.
- Arrue hori ez zan Oñatiarra izango, e?
- Ez, hori Atxabaletarra, Arrue Zaharra, ez dakotzu entzunda Arrue Zaharra? Zelebre samar bat zan. Haren kontuak Atxabaltan asko, kafie hartzen Bittorixara igual faten zan ta, holakua zan, Arrue Zaharra esaten otsien.
- Eta han Beroakin han lana itteko?
- Bai, eta hasi ziren Beroakin lana itten. In auein gaiñera Beroakin, baiña gero pasau zan Beroak itxi edo in auen, eta azkenien Beroan ze hori zerrau edo in zan, itxi in auen berak, eta gero eurak hasi ziren euren kontutik eta ibilli ziren hola puska bat baiña ez jakuen hainbesteraiñoko ondo fan, eta soziuekin eta badakitzu askotan igual ta. Gero ba eurak, ba etxien be taillerra eukien ta, ba, jirau ziren. Gero nire anaia berrogeta zortzi urtekin hil in zan bertan, bai, bestie ez, bestie gero hemen egon zan…
- Baiña gaixorik, istripun baten edo?
- Ez, ez, geixorik, derrepente hil zan, bai. Berrogeta zortzi urtekin. Orduen disgusto galanta euki geuan. Bestie ezkondute, ha solterue zan.
- Eta bestiori han geratu zan betiko?
- Bai, bueno geratu zan, etorri zan hona “el año… noventa y… ochenta y nueve” izango zan? Etorri zanien hona, “ochenta y nueve” zan. “ochenta y nueve-noventa” hor zan. Etorri zan, in auen buelta bat, in zeuen urte bat edo egon zan ta, berriro fan zan eta gero “en el noventa y ocho” bera hil zan.
- Han hil zan?
- Bai, koiñatia bizi da eta alaba bat, eta alabie semiaz ointxe egon da, fan dan udan egon da hemen.
- Badakotzue harremana orduan eurakin.
- Bai, hemen egon dire. Bixek hemen egon dire.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia