Ezin elkarren aurrean biluztu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-034-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Nola egiten zuten lo fraidegai zegoela. Ohera sartzeko, ezin zituzten galtzak sartu argia kendu arte. Kamiseta eta galtzontziloak jantzita egiten zuten lo. Goizean ilunpetan janzten zituzten galtzak. Mirakontxan urtebete eginda, bitan joan ziren hondartzara, eta kamisetarekin bainatu ziren.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 05a
- Iraupena: 0:02:49
- Erref: ARE-034/007
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Gero frailletan han adibidez reglamentua zela zan, ez. Gabien lo eitten gauen dormitorixo baten, danok hola dormitorixo bakar baten, ez, sala haundi bat, egoten zien illeretan ohiek ifinitta ta egurrezko zer batzuk, bittartietan egurrezko barandilla moduko batzuk ifinitta. Eta, klaro, orduen adibidez ba kastidadia ta horrek gauzok zien birtute garrantzitsuak, ez, eta, klaro, umiek ba egoten giñen erabat kontrolaute eta zertute, ez; eta erropak ohera sartzeko, erropak kendu ahal izeten gauen bakarrik alkondararaiño, frakie ezin izeten geuen kendu argixa itxungi arte. Argixa itxungitte gero frakak kendu, ixten gittuen ohe barrenien eta ohera sartzen giñen kamisetia eta kaltzontzilluaz. Hori zan, gaiñera, norma. Eta hurrengo goxien tinbrie joten euenien argixa ixotu barik jaiki biher izeten gauen, frakak jantzi eta danok ohe onduen zutik. Eukitten geuen hortarako minutu bi edo hiru edo emuten oskuen. Eta hori itten zanien argixak ixoketan zittuen, bentanak zabaldu, eta gero ia garbittu. Gero garbittu bihar izeten gauen, kamisetiaz, e, kamisetia aldian zala. Hori ezin gauen kendu bestien aurrian. Bueno! Horrekin akordetan naz detaille bat, ez frailliekin baiñe monjakin, esan dotsut lehen Donostian egon nitzela, Mirakontxan egonda urtebete osuen bi bider eruen giñuen hondartzara eta bixetan kamisetiakin baiñau bihar izen giñen (Barreak). Zela zien gauzak orduan, e. Bueno ba maristetan be ein biher izeten gauen hola, eta pentsaizu zenbateraiño zan ba orduen, klaro, mutiko arteko balizko harremanik balego be, ba hori oso erabat gaitzetsita eukien eurak, eta akordetan naz behin bi mutiko geure kidiak zienak ba auskalo zegatik sartu zien bixek ohe baten. Ba tontuena itten edo jolasien edo. Topau zittuen eta bixek automatikamente etxera. Eta nik ez dakit izengo zan, guk orduen ez geuen ulertu zegatik eta ezebe baiña igual homosexualidadie ebitetearren edo nik ez dakit zegatik izengo zan, baiña holako zeren bat. Ta estriktue zan oso-oso mailla horretan. Orduen ba horrek gauzok euken erabat arautute eta alkarren aurrien ezin gauen billostu ta, ezta gutxiaorik be, vamos.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!