Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Maistra errepublikazalea eskolan

Maistra errepublikazalea eskolan <p>Zamoratik Francok desterratutako Esuperancia izeneko bat izan zuen lehenengo maistra Xabierrek. Maistra hauek "interinoak" omen ziren. Ikasturte batean bi maistra ezberdinekin ere ibili ziren. Aretxabaletako Bengoatar maistra bat ere gogoan du. Oroimen ona gordetzen du Aozaratzako eskolatik. Gaztelaniaz ikasi arren, euren artean euskaraz egitea libre zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zamoratik Francok desterratutako Esuperancia izeneko bat izan zuen lehenengo maistra Xabierrek. Maistra hauek "interinoak" omen ziren. Ikasturte batean bi maistra ezberdinekin ere ibili ziren. Aretxabaletako Bengoatar maistra bat ere gogoan du. Oroimen ona gordetzen du Aozaratzako eskolatik. Gaztelaniaz ikasi arren, euren artean euskaraz egitea libre zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Egon zan maistra bat Esuperancia eukena izena, eta zamorania zan. Etorri zien hona Atxabaletara hiru anai-arreba, hirurak maistruak, eta euren gurasuak be uste dot maistruak izandakuak ziela, zamoranuak. Eta entzunde daukatenez, hola familixa errepublikanokue edo ei zien, eta eztakit ba nik erdi zigor moruen edo Francok desterrau moruen ein zittuen honutza.
- Euskal Herrira?
- Bai. Eurak zamoranuak izenda. Eztakitt, hori da entzunde daukatena. Orduen anai bixak kalien egon zien, hemen Atxabaletan kaleko eskoletan egon zien maixu eitten, eta arrebie, Esuperancia hau, Azatzako gure eskolara bialdu euen. Eta ha izen zan nik gogoratzen doten lelengoko maistrie. Maistrie, baiña guk señoritie deiketan gutsen. Gure artien zan señoritie. Eta ha egongo zan bi urte edo hiru igual. Eta gero denpora..., nik uste urte baten be bi bider aldatu eiñ oskula maistrie. Zien interinak. Interina moruen etorritte maistra bat. Bat akordetan naz zala Atxabaletako kaleko neska bat, Bengoa, Benito Bengoa, Benito Bengoan alaba bat, baiñe enaz akordetan izena. Orduan ba hoixe, nik eskolan ein nittuen ba zortzi urte arte, eta bueno, han ibili gintzen. Nik rekuerdo nahiko ona daukat, oroimen ona daukat eskolakue, maistra honek, bereziki Esuperancia honek. Bueno, guk “Supertxo” deiketan gutsen.
- Supertxo?
- Bai. Gure artien zan Supertxo. Berai ez, baiña geure artien Supertxo. Ba nik uste dot honek tradiziñoz nahiko zera zala, etzan hola Francon garaiko beste maixu askon moruen, etzan hola ba esan daigun eskubitar edo autoritarixue edo etzan. Eta guri euskeraz berbetan itxi eitten oskun gure artien eskola barruan. Berakin dana erderaz eitten gauen, erderaz ikasi gauen berakin. Guk euskeraz han auzoko gehixenok garai hartan euskeraz bakarrik eitten gauen eskolara faten gintzenian, orduan garai hartako gehixenan moruen. Eta ni akordetan naz gure artien hola euskeraz da problema barik eitten gauela, ez gauela eukitten zigorrik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia