Gerran habailaz borrokan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:03:54
- Erref: ARE-031/023
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Karlismoa, liberalismoa
Transkripzioa
- (Loba): Kontau eizu aittajunena, gerra denporakua, karlista denporakuak.
- Karlista denporakua oinguen aldien formala.
- Karlisten gerrak…
- Harek larogeta… nire aittajaun hil zan larogeta beratzi urteaz. Eta oin dabilt karrera bat, gura nizkio, neu zela nauen bakarrik, ba irabazi.
- (Loba): irabaziko jatsu, tio, urte bete falta jatsu. Irabazi eta pasau. Eta tia Benita?
- Tia Benita aurrekua.
- (Loba): ha larogeta hamaika edo larogeta hamahirukin zenbatekin hil zan?, ondiok falta jatsu.
- Ha ibili zan beratzi urte gerran, nire aittajauna. Gerra karlistan. Hemengotxe semia zan, han handikaldeko semia; eta beste anai bat espionaje karlistetarako, orduen espionajia ez auen afusillamenturik. Eta soldau fan bihar auenak, aurreko hagiñak ez beukon librau itten ziren. Kartutxuari tirua jaurti eta pistoia atarateko, -ez auen orduen industria asko aliketak topetako-, ba ha pistoia sartu eta aurretik zakuen bota polboria, sakatu eta puuun! Ta keia, eta […] ba hurrengoko barriro hagiñak atara in biher. Bata, bata gerrerua zan aittajauna, eta anaie espionajia eukon, ha lehenauko gerria parte, baltzak eta zurixak, harek esaten auen naparrak ziren zurixok eta baltzak gorrixok.
- (Loba): liberalak.
- Liberalak, bai. Ta han ze saltsa edo zela, erueten auen haren anaiek espionajia Araoztik hona, horreiri zela esaten jakok hor, herrixeri…
- (Loba): harutze, Araoztik harutze?
- Ez, ez, Elorrixo edo hau, Elgeta ta hau.
- (Loba): horraiño itten auen?
- Horraiñokua eukon nire aittajaunen anaiak espionajia. Harek espionajia itten auen, ez dakit ba nundik enteretan zan, “bueno, hemen atakia jak”, eta preparetan zittuon harrixok eta zittuon bazterrok ta faten ziranien, kolumnia faten zanien, bestiek gordeta egon, harrika eta harrapaitten zittuenok bota harrika, eta biaje, hanka!
- (Loba): eta abaillia…
- Abaillia be bai, abaillia, erremintta ona eta Mauserra euken. Baiña horreik leheningo abailliaz ekin intsen; gero Mauserra, erremintta ona eta beste bat akordetan ez jatena. Narru baten harrixe batu, bikotxa izaten da eta bateri jare egin eta harek botaten dau bide morduen. Gerriori haretxeaz.
- Guk Oñatin egin gotsan bateri, eta harek esan oskun bere aittajunak kontaitten otsala karlisten gerran makillakin itten euela burruka.
- Makillak, jakiña!
- Ez ezpatarik ezta ezer, makillakin.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!