Gerraostean, goseak umeak hil
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Antonioren aita Baserritarren Elkarteko lehendakaria zen. Milizianoekin arazoak izan zituen behin. Gerraostean, gosete handia egon zen. Ume asko jaio eta berehala hil egiten ziren, gosez. Aingeru-kanpaia maiz entzuten zen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:02:58
- Erref: ARE-031/015
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
- Gure aittak orduan soziedadia, eusko nekazarixen soziedadia euen, baserrittarrena, eta hango presidentia zan gure, nere aitta. Ba milizianuok etorri zirenien, han jebiltzan ikusten ta bestiek etorri zirenien […] aitta zuri-zuri egindda, tirua bai jaurtiko ez jaurtiko.
- (Loba): baiña hori zurixek etorri ziranien, nazionalak etorri ziranien.
- Ez, nazionalak etorri aurretik, zera zala, karlistia zala, eta gero baserrittarren zera, agirixa eukonien, presidentia eukonien itxi otsan.
- (Loba): orduen librau zan.
- Bestela eskaratzien pasauko euen, […] baiña hareik garrafoikada ardaua edanda jauzan, eta gaiñera mezia emuteko ardaurik onena.
Lehenauko gauzak oiñ kanbixauta daz, lehenau gauza baltzak egoten ziren, etxien sarrittan guk geuk ez gauan ahal dan moduko egunik bat be pasau baiña, etxerik gehixenetan “hambre y palo”, badakitzu?
- Kalien gehixau edozein modutan baserrittan baiño, ezta?
- Kalien, kaleko ogi zatixa euki ezkero ondo ebitzen, ondo; gu antigual, gure janari maiorra izaten zen artua, esnie zopak, […] guk jana sekula ez dogu euki nehikua baiña famelixa asko ahal dan moduan, eta umiek berriz, jaixoten zirenak, hamarretik beratzi t´erdi hil, gosiek. Titixa emun bai txupetako baiña esnerik ez. Umiek debillak egoten zittuan, eta aingeru-kanpaia ixildu barik, ten-ten-ten […], ten-ten-ten geratu barik.
- Oiñ ez dau sekula joten aingeru-kanpaia; oiñ ez dauela joten aingeru-kanpaia, oiñ ez da umerik hiltten.
- Oiñ jo ez daue itten, baiña biharrik be ez. Oiñ umiek zela hilgo dira ba? Baiña lehenau palo, kuidau, esnerik emun, gero bestela titixa samurraua, emun besterik ez; ha ez baeuen esniaz ba bialekua, lana, eta lana ebitaitegatik, leheningo leheningotik, aiba hor dauken, eta emun titixori, han hutsik. Baiña asko, eta Atxabaltan kanpaia ixildu be ez, ten-ten-ten-ten... Aingeru-kanpaak joten ziren, diferente.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!