Meriendarekin Otalorara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 29a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: ARE-029/014
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
-Eta zu txikixa ziñanian joaten ziñan Otalazelaira?
-Horra ez, hori bakarrik itten daue... Nora, Otalazelaira? Buenoo! Ez nintzen ba joango! Horixe.
-Ta ze egoten zan?
-Otalazelain? Zerakin, hori zera, merixendiakin hori bai. Afari-merixendia edo gura dana, zeuk [...] dotsazun moduan deittu. Gurasuakin. Egoten zan trikitixa, dantzia, dana, guztira. Oin egoten die beste gauza batzuk gehixao, ezta? Ba umientzako jaixak, sokatiria dala. Ez dakit sokatiraik egon dan orduen edo. Baiña ba holako zer batzuk egoten die, bersolarixak, hau edo bestie. Bai, bai. Hoixe bai. Urtero-urtero. Zan gaiñera erromerixa bat ez hemenguentzako, hemen bakarrik, inguru guztietatik etorten zan jentia, e. Bada be ba Garagartza edo Santageda, ingurukuak, Aramaixo aldekuak, etorten zana, batzen zienak hor erromerixa hortan. Bai, bai, bai. Jente asko. Ez da ba izengo!
-Meriendia zelan eruaten zenduan, zapata kajan edo...?
-Ez, zapatu kajan ez, baiña asmauko auen gure amak zeozerren bat, edo poltsa, otzara edo zeozerren bat, ze argixa zan ama ta. Bueno! Horixe zala. Bai, bai, bai, bai. Asmauko auen zeozerren bat, asmauko auen, bai. Amak ta amamak, danak. Bai, bai, bai, bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!