Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Haserrean beti euskaraz

Haserrean beti euskaraz Amarekin eta amonarekin beti euskaraz egiten zuten, baina neba-arreben artean erdaraz. Haserretuta zebiltzanean, ordea, beti euskaraz. Bide Berritik gora baserri eta mendi inguruetara joaten ziren asko amonarekin, sei neba-arrebak eta bi lehengusu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Amarekin eta amonarekin beti euskaraz egiten zuten, baina neba-arreben artean erdaraz. Haserretuta zebiltzanean, ordea, beti euskaraz. Bide Berritik gora baserri eta mendi inguruetara joaten ziren asko amonarekin, sei neba-arrebak eta bi lehengusu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta euskeraz pentsau bez, eskerrak etxien aittaitta ta amama, bueno, ni gaztia nintzela, bi urtekin edo hil zan aittaitta, baiña amamakin gu beti, amamakin ibilli izen gara, ibilli izen gintzen, eta amamakin euskeraz, eta aitta eta amakin be bai bizi guztien, bizi guztien. Gu geure artien, anai-arrebon artien erderaz eitten geuen. Klaro, estudixuak eta gauze danak erderaz eitten zien. Bai, geure anai-arreba artien erderaz, etxien be bai. Ba ohitturia, estudixetan-eta, baiña aittakin, amakin eta amamakin beti euskeraz. Eta gauza bat eon oso kuriosua, oso politta. Erderaz eitten gauen, baiña hasarreketan gintzenien, euskeraz eitten gauen. Eta amak esaten oskuen: “Hara, gure neuke hamar baiño gehixao beti hasarre egongo bazintzie, ze orduantxe eitten dozue euskeraz-ta”, esaten (oskun) amak, “orduantxe eitten dozue euskeraz, bestela betik erderaz zabitzie!, eta hasarreketan zarenien euskeraz eitten dozue.” Ba bai. Xei anai-arreba giñen, bat hil zan oso gazteik, hogeta bat urtekin hil zan nausixena; hogei, handik egun pare batera eitten zittuen hogeta bat, hil zan, eta gero bi mutil eta bost (hiru) neska. “Hasarreketan zarenien bakarrik eitten dozue euskeraz, eta gurao neuk (semie) baiño gehixao beti hasarre egongo bazintzie, ze orduan eitten dozue euskeraz-da.” Kalien ixa ibilli be ez gintzen itten, ze xei anai-arreba, gero lehengusu bi zortzi, ta amamakin ala!, beti gaiñera mendi aldera, edo ez dakit nungo basarriko zelaira, edo Kamiño Barrittik, Kamiño Barri esaten dotsau guk zererako, pantanorako bidia dauena Azatzara bidia dauena. Hori zan Kamiño Barri. Beti-beti Otalazelaira edo hor beste basarri bat euen eta Agarreko zelaira edo, beti-beti, amamakin beti kanpora. Kalien gutxi.
-Bide barrixa esaten otsien?
-Bai, bide berria esaten otsien, ez dakit noiz indda egongo zan. Ez, nik uste dot aurretik indda egongo zala. Gerra aurretik indda egongo zala. Bai, ze neuk esan eitten dot, ze juaten giñan umetan gu-ta. Bide Barrixa bai. Hortitxik gora beti amamakin. Klaro, amak nahikua bihaleku euken etxian. Gu xei anai-arreba, bi anai euken etxien gaiñetik. Bueno!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia