Agure txatxarra, auzoko erreketea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-027-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 25a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: ARE-027/031
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Erreketeak
Transkripzioa
-Eta esan dozun agure txatxar hori bertakua zan, herrikua?
-Auzokue, auzokue, auzokue. Bai, bai, auzuen egon ez balitz hobe.
-Orduan auzuan zekazuen kontrarixorik haundiña.
-Bueno! Umiendako be bai txarra, e. Ha ez zan zeandako bakarrik, umiendako be bai. Umiendako be txarra-txarra ha, eta andriendako ez dakit zelakua izengo zan, baiña umiendako be txarra. Umiek be aurrien erabilzen zittuen harek. Harek zein ez aurrien!
-Bera reketia zan?
-Osua.
-Eta zer eitten zeban, jefe?
-Jefe, nehikue jefe. Orduen jefe eitteko ez zan asko biher eta. Jefe, nahikue jefe.
-Lehen esan dozu etxera bueltan zoiazela tiruak-eta bota zotsuela eta. Bestela herrixan tiruak eta sentitzen zian?
-Bai. Bueltan fan gitzenien kalien aitte ta ama berbetan, nun egon zien eta zer eitteko ta. Berbetan ikusi zittuenien, e, "kontuz berbakin, e, gizona izen andria izen ez da errespetauko ta". Ta zeera fan gitzen, auzoko zer batera ta ba haintxe ta haintxe daoz. Abixau harek, neskak, abixau otsen eta ba zitie ifiñi otsen aittei amakin egoteko, eta gero hartute zeera, Mondrauera, horra bialdu gindduen deklaraziñuek eitten. Eta deklaraziñuek eraiñ han eta ardixok laga gittuen guk, esan dotena, zerien, soluen bakar-bakarrik, eta ni negar eta negar zerien. eta zegatik itten ete neuen negar, eta ardixek falta nittuelako. Ta zeera, Bitorixara. Bi buelta erain oskuen Bitorixara, e! Ez guri bakarrik, autobuskarie, e, autobuskarie. Eta bueltan etorritta be agurie haxe. Eta hildde infernutik urtenda be oinddio, oinddio hor ibilliko don ha bueltaka zerien, bueltaka han ibilliko don. Andriendako be bai ha. Andriendako eta umiendako be bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!