Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Untzillako eskolan lau pezeta ordaintzen zuten hileko

Untzillako eskolan lau pezeta ordaintzen zuten hileko <p>Gerra aurretik ez zen ibili eskolan. 13 urterekin hasi zen eskolan, Aramaioko Untzilla auzoan; baina urtebete besterik ez zuen egin. Burgosko maistra bat zuten irakasle. Hilean lau pezeta ordaintzen zuten eskola. Liburu batetik ikasten zuten dena. Gaztelaniaz ez zekienez, negar egiten zuen erantzuten jakiten ez zuelako. Berari asko gustatzen zitzaion eskola, baina anaiari ez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-027-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra aurretik ez zen ibili eskolan. 13 urterekin hasi zen eskolan, Aramaioko Untzilla auzoan; baina urtebete besterik ez zuen egin. Burgosko maistra bat zuten irakasle. Hilean lau pezeta ordaintzen zuten eskola. Liburu batetik ikasten zuten dena. Gaztelaniaz ez zekienez, negar egiten zuen erantzuten jakiten ez zuelako. Berari asko gustatzen zitzaion eskola, baina anaiari ez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra urretik umetan basarrixan zela bizi ziñazien? Ze lan eitten zenduan umetan?
- Basarrixan gerra aurretik, eskolara be ez gitzen /ezkitzen/ fan. Ni hamahiru urte artian eskolara ez nitzen fan, e. Urtebete in neuen eskolia bakarrik. Untzillera bertan eskolara eta maistrie zeeko bat, Burgosko kastillana bat euki neuen, eta berak pena hartu zeuen zertzia, eta han pagau bihar izeten zan; herrire ez gitzen bajatzen, eta Untzillera faten gitzen eta lau pezeta pagau biher izeten zan zeroi, hillekua. Eta [haindako] asko izeten zan, ez euan diruik eta! Ta zertzeko, ez uskula kobrauko-ta. Baiñe... Diru asko izeten zonan! Je! Ta laga fatiei eta baserrixen ittaurren artajorran, ardizain, billoszain. Ba haintxe hamahiru urte artien eta. Eta hamahiru urtekin ba urtebeten bat in neuen eskolan. Eta ia nire eskolak haintxe fan zien. Bueno, zerera artien ikasi neuen, "dividir" artien edo holakotxe bat ikasten [...]. Beste, besteik ezebez.
- Eta eskolan neska eta mutill alkarrekin ibiltzen ziñazien? Neskak eta mutillak batera?
- Bai, batera, batera neskak eta mutillek. Eta ez oingo moruen liburuek eta aparte ta, danak liburu batetik kartillie, katona eta gero infanzia edo ez dakit zer izeten zan. Eta liburu batzukin, e. Oingo moruen, e...
- Batekin dana.
- Batekin dana. Batekin, batekin ez zan akabatzen batekin...
- Eta euskeraz ala erderaz?
- Erderaz orduen. Bai. Eta erderaz preguntatzen zeuenien, e, ezebez. Eta erderaz preguntaute kontestaziñoik ez, jakin ez eta negar eitten neuen. Negar eitten neuen. Beste batzuk nik baiño gehitxuao ekixen erderaz bai edo ez esateko. Eta nik ezebez. Asi ke...
- Maistria kanpotarra zan?
- Burgoskue. Maistra zahar bat. Dio!, gogorra. Ointxe be akordatzen jat zelakua zan. Orduentxe nenguen ikesten hasitta ta ba ez uskula kobrauko ta bialtzeko eskolara ta, ez, ez, nahikue ikasi dau, ya esta; ittaurren eta ardizainera, ala! Ya esta, nire eskolok han fan zien.
- Maistriak kastigurik eta ipintzen zotsuen?
- Ez, kastigu haundirik ez euen ipintzen. Kastigu haundirik ez. Anaiek bieltzie nahi eskolara ta, harek soldautzarako ta gehixao biher izeten zala ta, hari ez jakon /etxakon/ eskolaik gustatzen. Hak ez eban nahi izeten eskolarik. Hari eskolia, eskolaik ez. Eta ni eskolia nahi te /tte/...
- Eta zuri bapez.
- Niri bapez. Asi ke...
- Eta zer egoten ziñazien, goizian eta arratsaldian be bai eskolan?
- Bai, ibiltzen gitzen sasoien bai. Goizien eta arratsaldien egoten zan. Ni bazkaltzen gelditzen nitzen han baserri baten. Bertan Untzillako zer ondo baten, geure ezaunen etxien gelditzen nitzen. Baina anaiek ez euen nahi izeten eskolara fateik be ez eta zerik be ez. Harek ni baiño eskasao. Nik ez, nik eskolia asko maitte neuen eskolia. Gero, gaiñera, atzera barriz-barri ikasi neuen semiai erakusten nebillela.
- Bai, e?
- Bai, barriz-barriz haretxekin ikasi neuen. Semiai beti pratikatzen eta pratikatzen eta semiakin ikasi neuen.
- Argixa izango zara eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia