Usotara joanda gertatutako pasadizoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-022-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Ezpeleta
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: ARE-022/014
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
-Beste egun baten anaia Pedrito ta bixok, uso denporia zan orduan be ta. Orduan haundixauek gintzen. Da fan gintzen Ugaztegira, Andartora, uso-pase lekura, ezta. Fan da bat bez da bat bez da; bat bez, etorri be ez. Aurreko egunien asko harrapau zittuen. Da gizon bat euen Arauzkua postuen, da hantxe kontuek kontetan. Da illunkadie etorri zanien bajatu gintzen Ugaztegiraiño ta ha Arautzera eta gu Atxabaletara, ezta, bata alde batera eta bestiak beste aldera. Da berutza goiazela ba nik danak ezauketan (nenguen) ba egurrakin da karnazerixan mutikotatik eta. Gero ba pelotan da hola danien. Ugazteiko Fermiñen semiak aurreko egunien berrogeta hamar uso-edo, ez dakit zenbat, berrogetakak hartu zittuen. Da han euken ordurako esegitta ta, "E!, Paulo!" "Ze?". "Atoze barrura, trago bat in-edo" Fan gintzan da han ardau puxkat atara oskuen da, ez dakitzu, jan edo merixendau edo zeozer. Berbetan. "Ez dozue biher usoik?" "Buuu!" "Merke emungotsuet. Bost pezetan bakotxa, zeuek gurozuenak apartau" Da beitu guntsan anaiak eta bixok. Ze, ze ingou?, ta. Dozenerdi bat hartu, xei edo zazpi-edo. Bueno, hala, hartu gittuen batzuk, eta ia berutza. Aillegau gintzan Atxabaletara ta aitta ba etxoitten, etxoitten. "Zer, pasau dok?" eta, "Ba, puxkat pasau die" "Joño, nastante hartu dozue. Bixar neu naixuek. Nun egon zare?" "Ba han Andartoko atxen aldamenian, baakitzu, Ugaztegirako zerien, edo Degurixarako bidien". Jarritta puestuen da hori gizonoi aldamenian, bueno, beste puestuen. Egon da egon da bape pasau ez, bape pasau ez. Halakon baten berbetan ekin zienien: "Zer, bapez gaur? Atzo enkanbio asko" "Atzo asko?" "Bai, gure seme bi hemen egon zien, nere semiek. Zazpi-edo eruen zittuen da" "Zazpi? illundute gero beko arruan edo hartuko zittuen, hemen behintzet illunketan dauela alkarrekin egon gintzen, alkarrekin apartau gintzen hortik behera ta Ugaztein-edo hilko zittuen" Joe. Aitta etorri zan kabriauta: "Niri gero guzurrik eta engaiñau ez naizue eingo, e! Gizurrik eta engaiñau, e, zeatik eze...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!