Otxandioko neska batzuekin harremena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-022-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Ezpeleta
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: ARE-022/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota , Herria, azpiegitura » Garraioak » Bizikletak eta motorrak , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
-Otxandixon be fan pelotan. Lelengo jokatu nauen Bergan goxian, Santamaiña, 18 de julio izaten zan. Santamaiña Bergan dau elixa bat, han frontoian jokatu goixien da atsaldien Otxandixon. Ordu bittako trena hartu eta etorten nintzan ba bizikletan. Bizikletan da, etorri nintzan horra, jokatu ta. Hurrengo egunian be geraketako eta hola ta. Bakitzu, gaztiek, gaztien kontuak. Neskak pa bastante guapa samarrak pe ba azen da bertan geratu. Ta bategaz bastante amistade edo hola. Gero ba ezebez, gero (itxitta hola) Baiña Andramaixa batzuetan etorri zien aizta bixak hara, Atxabaletara. Momentuan ba beste batzuk erdi nobixak eta, nunguek zien da. (...) "Lagundu eiezu honei neskoi, bestela bakarrik egon biha die ta. Iñor eztabe ezautu be eitten da". Holaxe, eta gero ekin getsan da beti be etorri tta beti be fan da, bizikletan da. Klaro, orduan etorri bihar izeten zan ba, bizikletie besteik ez euan. Trenian; hartu Atxabaletan trena da Villarrealen estaziñuan bajatu eta danok bizikletan. Baiña bueltarakoe ez zan egoten trenik, eta han gabera arte egotia gustetan jakun ba, da negu antza aillegau zanien, akordetan naz han, Don Tomas edo abade bat, guk urten gauen frontoi aldameneko tabernan, han ezauketan gindduen da bizikletak eta. Gero merixendau ta be hantxe, ta abaria be nere lagun haundixa ein zan. Oso haundixa baiña, e. Gabian neskia itxi tta honutzakuan izotz ba eitten euen! Dana zurittuta. "Paulo, hola fan bi za?" "Ze ingot ba?" "Neuk emungotsut" Eta emun ustan bufanda baltza ta guante baltzak. Neuri, e. Lau lagun faten gintzen da. Bastante ondo etorri nintzan. Gero hurrengo domekan hola zerian, baiña harek abadiak detaillia hola, berak emun ustela, eztakitzu?
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!