Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Don Santiago maisua etxean apopilo

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-022-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

4 anaia ziren. "Taberna berrikoak" deitzen zieten. Taberna eta harategia zituzten eta mutikotatik han egon beharra izaten zuten. Aitona baserritik etorria zen eta ez zuen ikasketarik. Don Santiago irakaslea apopilo zuten etxean eta hark irakatsi omen zion irakurtzen eta idazten ezkondu eta gero. Eskolatik ihes egiten zutenean maisuak aitonari kontatzen zion, honek ikasketei garrantzi handia ematen zien eta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Atxabaletan gu jaixo gintzen ba "Taberna Berrikua", ezta, Taberna Berrikua. Lau anai-arreba ta mutikotatik ba karnazerixan eta tabernan; bixak batera azen da gure aitta ta aittajauna ta betik mutikotan aittajaunak eskolara (barik) ezin gauen eiñ, zeatik eze betik, ez zakixen ba berak, basarrittik etorritta euen gure aittajauna, Higinio, eta ez zakixen eskribiduten eta leiduten bez. Da hartu euen, apopillo maistrue euken, Don Santiago. Da harek ezkonduta gero erakutsi etsen sumar, restar eta honek danok, eskribiduten. Ta guri orduen esaten oskun: "Mutikuak!, ikasi gero, e!, hemen tontua neu nok bakarrik". Gero mutikuak etxetik urten eskolara fateko da beste batzukin nahasi ihes eiñ ezkero, Don Santiagok gure aittajauna Higiniori esaten utsen: "Paulo ezta etorri gaur eskolara, gaur harek ihes eiñ dau. Asi ke kontuak hartu". Aittak baiño oinddiokan aittajaunak zer gehixao eukitten auen. Da, klaro, berak pa atara zittuen Tia Blanca ta maistra, Tio Joxe ta zerien, ezta. Eta harek gure auen guk pe ikasi gero ba zeozer izan gaittezen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia