Herriko jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-019-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
San Juanetan Arrasatera joateko ohitura izaten zuten; suzko errobera. San Pedrotan berriz, Eskoriatzara joateko joera izaten zuten. Andra Marietan, jende asko etortzen zen inguruko herrietatik; gonbidautzak. "Vuelta al valle de Léniz" izena zuen txirrindulari lasterketa egiten zen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko uztailaren 28a
- Iraupena: 0:05:30
- Erref: ARE-019/014
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak , Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara , Aisia » Jai-giroa » San Juan
Transkripzioa
-San Juanak zelebratzen zien?
- San Juanak? Mondrauera juaten giñen San Juanetan.
- Esan dozu suzko erruberak…
- Bai suzko erruberak. Orduan suzko erruberak zien, bueno! Nik lau urte edo bost neuken orduan, eta zer zirenik be ez. Eta ikusi nittuen, eta bueno! San Juanetan juaten giñen zerera, Mondrauera; eta San Pedrotan Eskoritzara.
- Gaztetan be bai?
- Bai.
- Eta eurak etortzen zien hona?
- Bai.
- Orduan relaziñua eukitzen ziñuen inguruko herrixekin?
- Bai. Hemen Andramarixetan be Mondrauetik eta Eskoriatzatik etorten zan jentia asko. Andra Maixetan egoten zan, jente asko etorten zan hemen. Eta kanpotik. Ni akordetan naiz, nire Bilboko lehengusuak-eta etortzen zien.
- Orduan zela izaten zan, gonbidautzak-eta?
- Bai. Eta musika-bandia, Mondrauetik etortzen zan, gehixen baten Mondrauetik, eta batzuetan be bai Flandes-edo; eta Oñatitik be bai, behin edo, baiña ez dakit ze pasau zan orduan, burrukan bat egon zan, baten bati […] apurtu utsela-edo, eta oñatiarrekin ez geuen gauza onik ein. Baiña Mondrauekin bai, jeneralmente mondrauetarrak etorten zian goxian, beratzietan, beratzi t´erdietan-edo pasakalle bat joten euen. Etortzen zien egun bi, egun bittan, hirugarrenian ez dot uste etortzen zienik. Eta gero hamarretan egoten zan meza; meza ostian "concierto", eta bazkal ostian, hiru t´erdietan-edo, beste pasakalle bat. Gero egoten zian pelota-partiduak, eta zazpiretan-edo ekitten zan dantza, hamabixak arte. Beratziretan puxkat deskantsua egoten zan afaitteko, eta gero hamabixak arte dantzia.
- Ondo, orduan?
- Ondo, ondo. Oso ondo.
- Jai konpletuak.
- Jente asko etortzen zan. Egoten zan, guk eukitten geuen moduen beste familixa askok kanpotik etorrittako jentia egoten zan.
- Orduan herrixa bete-beteta.
- Bai, bai, bai. Orduen ez euen urteeraik hola, e. Horrek urteerok ekin die ointxe berrogeta hamar urte, edo gure dana.
- Autuak gero eta gehixago, eta…
- Bai. Egoten zan karrera bat ziklista, oin be egoten da, baiña orduan kategorixa haundikua.
- Izenik bazeukan karreriak?
- Bai. "Vuelta al Valle de Léniz". Hemen dauz, ni akordetan naiz danakin. Bueno, danakin ez. Hemenguekin ez, hemenguekin bai. El año treinta y dos, akordetan naiz.
- Zortzi urte.
- Bai, zortzi urte. "El año treinta y dos". Metia egon zan Banco Guipuzcoano dauen tokixan. "El año treinta y tres" Gurea parian, "el año treinta y cuatro" hemen panaderixa ondua, "el año treinta y cinco" be bai hor, hori akordetan naz; gero "el año cuarenta y tres" ez naz akordetan ondo. Juan Jose Izagirre bai, hau laguna zalako. Honeik die "de categoría nacional", Eusebio Bastida.
- Zer zien, bertakuak ala kanpokuak? Kanpotik etortzen zien?
- Hau zan Azpeitikua. Cepeda, hau zan "de la parte de Somorrostro" ingurukua; Federiko Ezkerra Sodupekua. Baiña honek die "de categoría nacional". Emiliano Alvarez, hau Beasaingua-edo zan; Lizarazu naparra; Juan Jose Izagirre, hau hemengua zan, Atxabaletakua; Exposito hau, Donostiakua; Miró, Lopetegi, Langarika Otxandixokua; honek die "de categoría nacional". Gero honek, e…, ez nintzen egon.
- Orduan buelta ziklistia egiten zan?
- Bai.
- Rekorridua zein zan?
- Ehun eta hogei kilometro-edo.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!