Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aratosteak Aretxabaletan

Aratosteak Aretxabaletan Aratosteak Aretxabaletan; gaztetako ibilerak. Gerra garaian debekatu egin ziren aratosteak. Santa Ageda mutilak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-019-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aratosteak Aretxabaletan; gaztetako ibilerak. Gerra garaian debekatu egin ziren aratosteak. Santa Ageda mutilak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan Karnabalak zelebratzen zien?
-Karnabalak? Enee!
-Eta disfrazau eta be bai?
-Kukumarro.
-Etxeko edozer gauza jantzitta?
-Bai, bai, bai. Edozer gauza jantzi eta ala!
-Kuadrillak eta?
-Bai, bai. Orduan izeten zan, bueno, "Santa Ageda mutillak" be baeuzen, orduen urtero Santa Ageda mutillak. Eta gero zela izeten zan Karnabalak eta Santa Ageda mutillak eta horrek inguruen zela dien danok, hor eitten zien jaixak, Karnabalak.
-Mutillak disfrazatzen ziñazien, neskak be bai?
-Bai, bai, neskak be bai.
-Orduan jai polittak izango zien.
-Bai, bueno! Desietan egoten giñen Karnabalak etortzeko. Baiña denpora guxi iraun euen, gerra-denporan hori suprimido, dana.
-Eta gerra ostian berriz hasi zan?
-Beranduau.
-Urte askuan prohibiduta egon zan?
-Bai. Hemen bakarrik ez. Gipuzkuan Tolosan bakarrik eitten ziran. Karnabalak euzen suprimiduta, ezin zan jarri karnabalik. Baiña Tolosan jarri utsen izena "Fiestas de Primavera".
-Eta esan dozu "Santa Ageda mutillak". Horrek zer zien, kintuak?
-Bai. Baiña uste dot, hori entzunda daukat, horrek kintuak lehenau dirua batzen euela, harek gero zela soldautzara juan bihar ziran, hara diru puxkat erueteko. Oiñ ez. Oiñ tragu batzuk eiñ-eta, afari batzuk eiñ-eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia