Pilotarako zaletasun handia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-018-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko uztailaren 28a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: ARE-018/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
- Futbolian plazan eitten zenduen baiña gero pelotara pelotalekuan?
- Bai, pelotalekuan.
-Ta zelakua zan?
- Pelotalekua, ba, zera…
- Haundixa, edo…?
- Bai, eukiko auen sei, zazpi, zortzi… beratzi edo hamar kuadro, bai, alde bat, zera, horma bi bakarrik zien, frontala eta “lateral”, eta laterala heltzen zan trena pasatzen zan lekura, trena pasatzen zan hemetik eta han euen horma txiki bat, bai, eta eukan beratzi-hamar kuadro, beratzi-hamar kuadro izango zien, bai.
- Nehikua, ez?
- Bai, bai, nehikua, bueno. Ba … itten euen batzuk aurreko horman, beste batzuk erdixan eta beste batzuk behian, atzian.
- Orduan konpontzen ziñazien, gaiñera, danok batera jolasteko. Eta ze ibiltzen ziñazien, gaztiak bakarrik? Edo umiak pelotan? Edo jente nausixa be ibiltzen zan?
- Ba, jente nagusixa etorten zan guk alde indda gero, osea, jente nausixa etorten zan, ba, zazpirak inguruan-edo, eta hantxe [joketan auen] eurak be.
- Zeuek bialdu ta…?
- A, bai, bai, ordurako gu… ba! kantsauta [gengozan] .
- Orduan afiziñua zeuan pelotarako?
- Bai, bai, hemen egunero itten zan pelotan. Egunero.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!