Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Herriko kartzela

Herriko kartzela Kartzela zaharra, Kontseju azpian zegoen. Loramendi olerkariaren inguruko anekdota bat kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kartzela zaharra, Kontseju azpian zegoen. Loramendi olerkariaren inguruko anekdota bat kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kartzelarik edo mazmorrarik edo?
-Kartzelia auen, jeneralien mozkortu edo eitten zien orduen, eta hortxe kontzejupien holako kuartoillunen bat edo. Han pentsetan dot auela. Eta zerien, Loramendiko... Bedoñakua zan Loramendi, hori olerkarixa edo ez dakit zer dan, zelan esaten jakon. Eta gerra denporan kendu otsien hari Bedoñan euen lapida bat edo, abertzalia, bueno, euskeraz eukelako gauza guztiak eindda. Eta ez dakit nun topau euen jentiak eta, eta onduen-onduen bakitzu zer euen?, kartzelara eruango dou. Eta egon zan han lapidia urtietan zerien. Eta gero ifiñi auen Bedoñan atzera. Eta hor kartzelan holan domeka gabetan eta pentsetan dot famosotxuenak kartzelan ba, gau guztia ez auen pasauko baiña hiru bat ordu edo bai. Burrukalarixak eta euzen hiru, oso famosuak. Eta persona onak zien. Baiña berotu ta. Bat, gaiñera, bi burrukan eta bera bakiak eitten joan, Eta bera geraketan zan haundi-haundi eindda mosua eta hirurak kartzelara. Eta gero atzera lagunduta urten hirurak. Hori bai, han kartzelia zan, kontzejupien euan leku..., kuarto illunen bat edo zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia