Garizumako sermoiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garizuman sermoiak egiten zituzten; elizaren indarra gizartean. Arantzazutik etortzen ziren fraideak eta ongietorria egitera joaten ziren gazteak.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko ekainaren 07a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ARE-014/039
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Garizuma eta Errauts Eguna , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
- Esan dozu garizuma. Zeure akorduan etortzen zian Arantzazuko frailliak-edo?
- Eneee! Bai. Bai. Urtero-urtero garizuman sermoiek eitten zien. Aste baten neskantzako, beste aste baten mutillentzako, eta gero gurasuentzako, eta gerora-gerora neskak eta mutillak eztakitt behin be ein geuen junto, e, eztakitt. Eta gero konfesetan danok holakotxe illeratzarrak ejerziziuek eitten zienien; ni Illargixenera fanda nau, kolia, zortzirak baino lehen, bostetarako-eta baserrixetako jentie etorritta kolan ifinitta konfesetako. Honeik egixak die.
- Goizeko bostetan?
- Ba seiretarako. Horreik egixak die, basarrixetako jentie-eta etorritta. Eta, klaro, auen kolia, eta zortzirak aillegau eta onddiokan kolia, eta ni konfesau barik, eta berandu aillegau lanera. Esan enkargauai, eta enkargauai ondo pentsetan jakon. Ba konfesetako ba, ya está. Ba galdu bihe diela orduak. Elixiek izen dau diktadurie inpresionantezko haundixa. Extremo batetik beste extremora pasau gare, erdi maillakorik ezta egon.
- Sermoiak zelakuak izaten zian, gogorrak?
- Bai, bai. Oso gogorrak, e.
- Entzunda daukat, andrak negarrez-eta…
- Bai, bai. Oso gogorrak egoten zien. Auzen frailliek Arantzazutik etorten zienak, Santutxura faten gitzen, pentsaizu, ointxe nabil akordetan, Santutxure faten gitzen herri guztie harei ongietorrixa eitten. Eta handik elixara danak "Amante Jesus mío" ta kantuen. Pentsaizu zelan…, horrek gauzok esan leike ba gure amandriek-ero kontau bihar euela, ezta? Ez, ez. Geuk ezautu dou. Eta elixan, alde baten andrak eta bestaldien gizonak. Mejor dicho, aurreko bankuetan gizonak, eta koruen be gizonak, eta gero sillak atzien, han andrak, aparte danok. Hori eskolan be bai. Neskatillak neskatillakin eta mutikuek mutikuekin, han nahastuta, guk eskolie ez geuen ezautu.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!