Aretxabaletako kofradiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garai batean bi kofradia egon ziren: San Joserena eta San Martingoa. Gerora elkartu egin ziren eta oraindik ere jarraitzen du.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko ekainaren 07a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: ARE-014/034
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
- Eta San Jose Kofradixia zer zan?
- Horrek die, oin be badaz; orduen euzen San Jose eta San Martin. Kofradixa bi. Bakotxak euken bere juntak, aparte, kontuek eta danak. Eta gero batu ein zien, bixak bat ein zien, eta gaur jarraiketan dau horretxek kofradixiorrek, eta urtien pagetan da ez dakit zenbat kuotia, eta gero hiltten danien etxekua, ba debalde dau zera, entierrua.
- Eta esaten dozu jarraitzen dabela?
- Bai, bai, jarraiketan dau. Eta honek erdeldunok-eta danok, e. Ez da asko izeten. "Oye, que vamos a pagar poco, así!" esango daue, ez dakitzu? "Que vamos a pagar poco, ala!". Erdeldunak eta danok daoz sartuta kofradixan.
- Eta aitta presidente?
- Bai, gure aitta presidentie zan. San Josena. San Martiñena besten bat. Baiña oin bixak bat ein zien eta oin bat dau, junta bat bakarrik.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!