Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Herriko pertsonaia ezagunak

Herriko pertsonaia ezagunak <p>Herriko pertsonaia ezagunak; botikaria, medikua, abadea... tertulian egoten ziren kalean. Herriko pertsonaia garrantzitsuei berorika egiten zitzaien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Herriko pertsonaia ezagunak; botikaria, medikua, abadea... tertulian egoten ziren kalean. Herriko pertsonaia garrantzitsuei berorika egiten zitzaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan dozunian botikarixuak, medikuak-eta, eitten zeben tertulixaik?
- Eneee! Tertulixia, aurrien euen banku bat ifinitta, eta gero Mondrauen euen botikarixo bategaz ezkonduta; hareik etorten zien Atxabaletara; eta bakitzu zelan etorten zien? Motorrak… Zuek hareik motorrak ez dozue ikusi, baiña orduen zien, oin ez dakit zer, automobillanan moruen, hola zesto bat moduen onduen.
- Sidekarra?
- Bai. Eta hantxe jarritta etorten zan andria, eta gizona zerien, onduan. Eta han zer aurrien, etxe aurrien, banku luze bat euen, eta han danak tertulixan ifintten zien. Baiña ze eitten euen, horrek, e, zelan esaten jakue honei? Honek oin restaurantietan, komedoretan-eta badauz horrek zerretan dienok, kentzen dienok-eta, atien moduen, pribau edo ez pribau, ez dakizu? Holakue ifintten euen, eta eurak han barruen.
- Kalian bertan?
- Bai! Bueno, kalien-kalien ez, azeran, azerie, etxeaurrie, eurena bakarrik zan.
- Orduan tertulixia kalian.
- Bai, bai. Horrek zien herriko jauntxuak.
- Zeintzuk izaten zian? Botikarixua, medikua…
- Alkatia, abadiak-eta, bueno! Abadiak be bai. Horretxek zien herriko jauntxuak, horretxek.
- Eta medikuak-eta tratatzen zien? Abadiak-eta?
- Zerai berori-eta, e. Medikuei be bai. Gure aittak-eta "don", oin ez da ezebe esaten holakoik, baiña orduen horreik zien "don". Eta gure amak esaten auen, Maringo basarrixetara faten zan medikua zala Gatzan auena, eta zaldixan-eta faten zala Mariñera, zaldi gaiñien faten zala medikua. Herriko jauntxuek horretxek izeten zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia