Doktrinaren garrantzia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-013-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko apirilaren 21a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: ARE-013/026
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
-Abadiakin dotriñia ikasten zenduen?
-Bai, amandriagaz dotriñia.
-Amandriakin?
-Guk behintzet bai. Harek ekixen "Nor da jaungoikua?", beste pregunteik ez, haxe bakarrik.
-Eta amandriak erakusten zotsuen?
-Klaro, oraziñuek. Oraziñuek amandriek. Txiki-txikittatik hartuta.
-Zuek abadiagana joan orduko bazekizuen dana.
-Bai, bai. Hak erakusten euena baiño gehixao hara faten zienak. Eta gero horrek zer horrek bai, oin esan dodan horrek bai, Koruetako horrek, horrek dotriñie eskolan.
-Dotriñia inportantia zan, ezta?
-Bueno! Gero Atxabaletan, neu aparte ez nintzen baiña, hor zera dana ez baekixen, hor ez euen "primera comunionik" eta ezer. Puff. Eozen hiru. Bat ez zan faten, baiña bi anai, buenoo!
-Orduan dotriñia ondo jakin ezkero jaunartzia eitten zenduan, baiña bestela…
-Ez, ez. Dotriñia ikasi bihar zan dana, e, hor zera eitteko.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!