Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Hilarriak; ohitura zaharrak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-013-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hilarrien inguruko azalpenak; ohitura zaharrak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hillarrixak esaten dozu basarri edo familixa bakoitzak beria zeukala?
-Bai, bakotxak bere hillarrixak eozen.
-Eta kendu zien?
-Bai.
-Eta horrekin lotuta ohittura asko zeren. Baten bat hiltzen zanian hillarrixan zeozer ipiñi bihar zan?
-Bai. Hori beti eoten zan ifinitta, kandelak, kandela bi egoten zien.
-Kandela bi?
-Bai, eta gero beste o(ho)ltxo bat…
-Nahiz eta hildakorik egon ez.
-Bai, bai. Haik beti, haik beti. Gero baten bat hiltten zanien, lazue ifintten jaten, lazo beltzak kandelei.
-Eta gero trapuren bat ipintzen zan?
-Trapue bai, trapue baltza ifintten zan azpixan. Gero zer bat, ohol bat; eta gero trapu zurixe barriro gaiñien oholera arrimauta. Hillarrixak zerak izeten zien, polittak izeten zien.
-Gero jaiegun guztietan hillarria joan bihar izaten zan?
-Bai, hillarrira.
-Zaintzera?
-Bai, zainttu bihar izeten zan, hala be oholien zera baeuen, hari emun bihar izeten jakon berriro […].
-Zer zan?
-Hori mehioi.
-Argizaiola?
-Bai. Hantxe dao. Halakotxie, halakotxie. Halakotxie, holako egurtxo bat izeten zan, hankaakin, aldebixetatik eukitten zittuen hankaak oholak, eta han batzen zan hori, eta gero […].

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia