Klase desberdinetako hileta-elizkizunak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-013-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Klase desberdinetako hileta-elizkizunak. Auzoan, lehenengo mailakoak izaten ziren elizkizun guztiak.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko apirilaren 21a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: ARE-013/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak
Transkripzioa
-Sei abade, zela? Inguruko guztiak etortzen zien?
-Bai. Hoixe.
-Eta zuk entzunda daukazu entierro klase diferentiak?
-Bai.
-Eta sei abade zer izango zan, primerako entierrua?
-Bai. Danak zien primerakuak. Hemen baserrixetan danak zien primerakuak. Zegatik e ez dakit zenbat meza emuten zittuen libiri eta labero, gure aittai ez jakon gustetan.
-Zelan?
-Libiri eta labero esaten utsen.
-Zeri?
-Entierru horri gure aittek-eta esaten utsen, zegatik e aguro hasi eta akabau biher izeten eben mezioi eta zeroi, ez euen eukitten astirik.
-Eta hori zan libiri eta labero?
-Ba hori da ganauek zainketan gebitzela, gu hemen eta beste batzuk han, eta beste batzuk han, eta orduan zerraduraik-eta ezebe ez euen-eta, eta illunkaretan-eta danok, neskatilla-mutikuok ganauzain eskola ostien; eta baten bat ikusten bagontsen ganauak txarto ebixela-edo beste baten zelaixan ebixela-edo, deittu eitten gutsen: "Libiri ta labero, bai ganauzaiñe, kakaganauzaiña, ganauzaiña logure, ganauek jaten gure aiña".
-Eta gero hori, libiri eta labero, abadiagatik esaten eben?
-Bai, aguro eitten euelako eta zikilimakalia eitten euelako, libiri eta labero esaten utsen. Gure aitten kontuek […].
-Eta esaten dozu […] meza haundixak. Eta entierrua be pagau egingo zan, ez?
-Bai, pagau eitten zan, ez dakit zenbat anega gari… Guk eta Matikuak ez. Gurien ez dakit ze pasaute eozen abadiaaz, ez zan ezer zerketan.
-Baiña bestela?
-Baiña gero ez utsen, ez euen zerik be eitten, e; hola entierrue ein bihar bazan be, hola meza bat emuten eben, ez dait bi abade-edo, laguntzaille, baiña gero ez euen eitten hori entierruoi, e.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!