Fraideen sermoiak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-013-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko apirilaren 21a
- Iraupena: 0:03:50
- Erref: ARE-013/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
-Abadiei errespetu haundixa eukitzen jakuen?
-Bueno.
-Herri inguruan be bai, baiña baserrixetan gehixago?
-Gehixao. Abadiak esan ezkero, bueno!
-Eta sermoiak?
-Bai, baiña sermoiek emuten, e, berak emun zerok, zer esan-eta berak emun, eta gero etorrenak plasta-plasta esaten zittuen; klaro, eurak esaten utsen zer esan-eta.
-Zer etortzen zien, kanpotik?
-Arkarazotik-eta. […]. Ez naz akordetan, baiña urtietan Arantzazutik, Padre Alkain-edo ez dait ze esaten euen, ekarten euen; han San Antonio dau Azatzan, eta San Antonio egunian jaixa izeten zan, oin ia itxitta, San Antonio egunoi jaixa, bueno; egun bat izeten zan, baiña jai. Eta Arantzazutik ekarten euen fraillioi sermoia eittera; sermoioi holakua izengo zan, nik sekula ez neuen entzun.
-Zeuk ez zenduan hori ikusi?
-Ez. Eta aurreko…
-Aurrekue zan, aurrekue zan, baiña esanak entzunda.
-Eta zer ziren, sermoi gogorrak?
-Bai. Zertzuk esan eurok esaten utsen. Eurok ekixen zer esan, hak ez zekixen zer esan handik etorritta, baiña eurok esaten utsen zer esan; eta gero ba askotan ez jaten gustetan, auzokuei ez jaten gustetan hori. Eta urtietan etorri zan, esaten euenez, eta urteen baten gehixa eskatu berak sermoioi eittiagatik, ez dakit zenbat kobretan ebela sermoia, eta gero Abadenien bazkaixe-ta. Eta gehixaa eskatu [...]. Eta gizona falta ei zan auzuan, han juntaan, eta ez eozela-eta, danak ez eozela, danak konforme ez eozela, eta ez eozela ainketako. Han egozenak esan ei utsen, hurrengoko zerien egongo zala, eta emungo utsela kontestaziñua. Hurrenaoko jaixen juntau die danok, eta falta zan gizonoi be bai. Falta zan gizonoi, jakingo euen zeozer, eta esan ei utsen: "Hemen, e –zela jakon izena, Kristobal edo, eta-, hemen sermoirako gehixaon eskabidie dao hemen, gehixao pagetako eskabidie dao hemen. Ze eingo ete jako, ainddu-edo?" "Lehen daon zereraiño ein deixela eta ixildu.., lehen pagetan jakon tamaiñuraiño ein deixela sermoioi, eta ixildu dai…", bestiorrek, eta orduan akabau ei zan zeroi.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!