Familia-giroa baserrian; gurasoekiko errespetua
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-009-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abenduaren 07a
- Iraupena: 0:04:20
- Erref: ARE-009/010
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
-Egoten zan distinziño haundixa etxejabia izan edo?
-Lehenau bai, e! Honbreee!, horixe bai. Eskerrak horixe bardinddu zana, eskerrak horixe bardinddu zana. Ene!, ni akordetan naz zenbat bider esaten euen batek; ez noia esaten izena, baiña batek esaten euen, gustetan jakon ama, gure ama, oso zerzetie zan, oso pizpiritta, pizpirittia, eta asko gustetan ei jakon ama, gure ama, gure aittaz hasi zanien eta, eztakitzu?, asko gustetan ei jakon gure ama, baiña, aa, pobria, pobria. Gero be ez euen aberatsa hartu, ez politta eta ez aberatsa ez auen hartu. Ez noia esaten, zure pariente artekue da eta ez noia esaten, baiñe ez aberatsa eta ez zera. Haintxe Bilbon egonda, eztakitzu?, pariente artekuekin egonda euela ta hau ta bestie ta. Baiñe gustau ama eitten ei jakon, gure ama gustetan ei jakon.
-Orduan begiratu eitten jakon, pobria eta aberatsa ta...
-Ha, eztakitzu, ha propietarixue eta maiorazkue esaten zana. Maiorazkue, maiorazkue. Orduen hori zan. Maiorazkue. Nahiz eta txakur txikirik euki ez, maiorazkue. Ni akordetan naz Apotzako auzuen, ni bizi nitzen auzuen, maiorazko haundixen zaatakuek, e; zaatakuek ba propietarixuek. Eta gurien artien errenteruek gitzen. Bai, artien errenteruek izango gitzen. Baiña harein aldien ondo bizi gitzen. Errenteruek izen baiña ondo bizi gitzen. Harek juntau bai eta igual bazkaitten edo, eta ezta berbaik be ez batak bestiai berbaik; bakotxak berie jan, ospa!, jan eta ospa! Hori unixuoi falta, eztakitzu?, hori, ezebez, bata bestientzako hori...
-Berotasuna edo?
-Berotasunik ez, berotasunik ez, ezebez. Ezebez, konbersaziño bat be ez, ezebez. Gu juntauko gitzen kuadrilla haundi bat, euena jango geuen, baiña gurien egoten zan armonixie... Gurien egoten zan, euena jan; aitte ta ama jartzen zan holakotxe baten, aitte hor eta beste guztiek; eta guk aitten eta aman aurrien kontauko gittuen "Uu, halako mutillaz dantzan ein dot, badakit zein mutillez, eztakitt zer ein dot, badakit zer ein dot... Aitta eta ama egoten zienien pozik! Guk ez geuken sekretuik aitten eta amandako. Ez geuken sekretuik. Eta eurek be horrexegatik emuten euen konfientzaia, konfiantzaia emuten euen umieiri; baiña geuk be bai eurei, e! Orduan, orduko epokan gutxik emuten euen [hainbeste] konfiantza, zegatik orduen gurasuei ez jaten /etxaten/ emuten hori zeroi, ez jaten /etxaten/ emuten, ta guk bai. Guk, ez dakit zegatik.
Gizona: Orduen gurasuekin ez euen hori konfiantzioi.
-Ez, ez euen hori tratuoi, ez euen gurasuekin tratuoi. Nik honaxe etorritta ikusten dot. Hona etorri nintzenien ikusi neuen. Gure aman eta... Aitte, tira, baiña gure aman aurrian eta... Keba!
-Ezin zan egin berbarik eta?
-Ez, ez, ez. Keba! Ez, ez, pentsau be ez. Ez, ez. Ta guk bai. Gu jarten gitzen armonixa, euena jango geuen, eta domeketan kafie egoten bazan, danontzako egoten bazan danok hartuko gauen; ez baeuen ez. Ez euen aittak eta amak eurak hartu eta umiei emun ez. Ez. Danontzako baeuen hartuko euen, bestela ez euen eurak be hartuko. Baiña hori armonixoi danak. Hamar anai-arreba izen ga baiña danok eruen dou elegante; eruan dou baiña ondo baiño hobeto. Baiña beti interesaute batak bestiakin. Eztakitzu?, ondoez bat badauko edo bestie, betik interesaute. Betik hori esaten dot. Eta gu famauta egoten gitzen gu anai-arrebok eta familixia zela erueten gitzen. Danok. Danok. Ointxe faltau dau bai hiruk: bi anai eta aizta zaharrena urtebete pasau da ointxe hil zala. Baiña guk eruen dou bata bestiakin, bueno!
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!