Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Familia giroa nolakoa zen; bizitzarekiko ikuspegia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Madinabeitia, Eulali

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-009-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Familia giroa. Oso harreman estua senideekin. Igandetan, bezperatara joan eta gero jokoan egiten zuten. Bizitzarekiko ikuspegia. Lehenago konformidade handiagoa zegoen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esaten dozunian gonbidautzia batera eta bestera eta, orduan senidien artian-eta tratu haundixa zeuan, ezta? [...]
-Bai. Orduen tratua haundixe euen horretan, tratu haundixa euen horretan. Igual atsaldia pasetan etorten jatzun tia edo lokesea. Etorten jatzun eta hantxe igual atsaldien jokualditxue. Ni akordetan naz tia etorten zana, gure tia bat etorten zan eta asko gustetan jakon eta hantxe atsaldian. Bexperetara, lelengo bexperak. Bezperak, e, elixara domekatan bexperatara, bexperak, errosaixua errezau ta bexperak izaten zien. Handik etorri eta gero ba amak eta tiak eitten euen jokualditxue. Beste beziñie ta hola etorten zan,e ta eitten euen jokualditxue. Eta Aranekue ta etorten zien eta hantxe jokualditxue eiñ eta pozik.
-Kartetan?
-Jokuen kartetan, bai. Brixkan. Brixkan itten zan, e. Eta brixkaalditxue eitten euen eta konforme! Ha domekie ya zelebraute euen. Bai. Domekie zelebrauta. Baiñe zelan ez euen beste dibersiñoik, ba orduko jentie gustora bizi zan.
-Beste mentalidade bat zeuan, ez?
Gustora bizi zan. Egixa esaten dotsut, oingo jentiek baiño konformidade gehixao euken. Konformidade gehixao. Bai-bai, oingo jentiek baiño konformidade gehixao.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia