Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aitajauna, ikazkina

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aitajauna ikazkin ibilitakoa. "Burdi-bolantea", gurdi handiagoa, zama eramateko egokia. Arrasaten ere "burdi-bolantea" zegoen. Aitajaunaren ibilerak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gure aittajauna be ikezgiñan hor mendixan, Kurtzebarri onduan, horra iketza ekartzen ibiltten zan irixekin.
-Kargalekun?
-Kargalekun, bai. Kargalekuti Basabera ekarten auen iketza. Oin barianteko zubixen azpikaldien dagon basarrixa. Hortxe, hamen goitti bera. Horraiño ekarten auen da hor euen beste gizon bat burdi haundixaaz.
-Gero beste batek eruan. Bolantia ero.
-Burdi-bolante haundixaaz. Hortik Elgoibarrera erueten auen. Handik ekarten zittuen hiru biaje edo lau baten hemendi Elgoibarrera.
-Kurtzebarritti, orduen egongo zien bidiekin. Etorri in bihe zan, e.
-Trango edarrak eongo zittunan.
-Eta hori burdi-bolante hori zer da, diferentia?
-Burdi haundixaue da eta erruberak haundixauek dauko, zabalauek, burdiñazkuek die baiña zabalauek die apur bat. Burdiñazkue daukie zera, petriñia. Gero daukie radiuak. Bestia osue dan moduan. Hemen eztau hola, Araban daz asko. Hemen burdi-bolantie ez euen, hemen txatxilipurdi eitten auen burdibolantiek, haundixe zan da.
-Harek bidie zabala bihako eben.
-Bai. Lautadatarako ta.
-Burdibolantie ikusitta daukot. Mondrauen ikusten naixuan Axerikua ero burdi-bolantiaz.
-Ba holakotxen batek ibilliko-ban zeatik hak karretero eitten euen asko. Egurra ataraten-da; eurek eukien basua asko.
-Orduen ba haretxekin, gomazkoik zerik ez eta. Kamiñuok majo mejorauko jittuan. Kamiñuok eztakitt zela ipiñiko zittuen harek burdixek, dana burdiñazkue, da halako errubera zarrak. Aiketa gomazkuek zertu artian burdixak, e. Hemengue be uhela estu-estue ta.
-Zorrotz-zorrotzak. Haik bigun dauenien sartzen die kutxilluen letxe barrure.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia