Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Familia giroa

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bakoitzak bere tokia izaten zuen mahaian. "Hormako-mahaixe".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Mahixen bakotxak bere lekua eukitten euen izentaute?
-Bai. Gehixen baten bai.
-Gu kuadrilla galanta egoten gintzen, baiña bakotxak bere lekua eukitten gauen.
-Punta batetan atalka holaxe, handikaldien aitta, hemendikaldien ama. Gero hurrengo aittan onduen neu, gero nire aiztie bestie, ta gero zuek Jexus da.
-Leheno zarriien egoten gintzenian...
-Eztakit nik. Ni etorri aurretik eztakit zela egoten zien.
-Han mahai txikixan da han eskiñan zutik.
-Ha txikixaua zan da.
-Hormako mahixa bahau ta.
-Batzuk hormako mahixan eta bestiek beste mahi txikitxo bat, eta txikixak han. Sukaldeko maillia, sutan mailla bat euan bastante zera.
-Holako mailla bat euen altuau, sua eitten zan zerian.
-Suen txapie ta gero gaiñien luziauen alde batetik besteraiño, ta han maillan jarri tta beste mahi txiki bat han. Han jarrita bat ero bi ero. Bat maillan eta beste bat balkoi txikin baten aulkitxue ero esaten utsien da, jarri tta han.
-Ta zenbat persona juntatzen ziñeten?
-Dozena bat lagun ero gehixao. Hamalau be egong gintzen noizbaitten.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia