Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Garai bateko baserriko bizimodua

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserrietan lehenago ontzi bakar batetik jaten zen. Emakumeak soroan lan egiteko agudo prestatu eta dena jaso beharra; platerak garbitzeko ur-korronterik ez gainera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Etxietan be orduan ontzi batetik jango zan, ala?
-Bai, etxietan be bai. Jate zan lenau-lenau bai. Hemen eztou jan ontzi batetik sekula, baiña lenau bai.
-Nire akorduan ya ez, baiña nik ikusitta daukat fuente haundi bat eta babalapikua ra! emun buelta ta koillarak bueltan da. Beste fuente batera ero kazuela batera bota babalapikuoi tta. Urdaixa han egoten zan da ha urdaixa sartu bertan atzera lapikora hotzittu eztain, ha ipiñi su onduan, da babok jan da gero urdaixe. Partiduteko ta urdaixe. Dauena, txorixua ero baeuen be.
-Holakotxe zati bana ogi gaiñien hartu ta bertan untau ta..., aide!
-Platoik ez zauenian [ogi gaiñien]. Orduen ontzixek garbiketan lan gutxio eukitten auela esaten auen. Solora fateko androk aguro preparaten ziela ero. Koillarak eta lapiko bat ero, eta besteik ezer ez euan. Kazuela zer bat.
-Orduan urik pe ez zan egoten etxien.
-Hoixe. Oiñ hainbeste traste ipiñi bihar izeten die. Askotan esaten dotena nik, gu bi lagun bakarrik eta zenbat traste mahaixan ifintten dien. [...] Lenau batetik jaten auenak ez auen eukiko horrenbeste.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia