Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Garizumako ohitura zaharra

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Karapaixue". Ogia, arrautza eta txorizoarekin. Garizumako ohitura zaharra. Aita eta ama puntakoak besoetakoari erregalatzen zion. Aramaion, "mokotza" esaten zitzaion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Karapaixoik eitten zan?
- Ba, batzun batzuk eindde nau neu be. Bai. Lehenau mutikuai txikixe zanien in izan geutsen, bai. Karapaixuek eta itten zien.
- Ohitturia zela da? Garizuman?
- Aittapuntekuek ta besuetakuei.
- Eta noiz arte. Ze urte arte?
- Ez dakit. Batzuk haundi ein arte edo. Gero batzuetan panaderixan igual erosi edo.
- Baiña iguala ezta.
- Ez. Diferentie da. Etxien, e, arrautzak punta banatan, arrautzak ifini hola ta, erdixen txorixue.
- Arrautza gordiñak?
- Gordiñak ifini eta gero laban erretzen zien. Majo siketute egongo zien, baiña… Famosue izeten zen karapaixuoi-ta. Hemen karapaixue esaten guntsen.
- Gurian be hala esaten da.
- Zerien, e, Aramaixon mokotza esaten utse.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia