Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Lixiba nola egiten zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Arropa nola garbitzen zuten. Lixiba nola egiten zen: sutako hautsa; ereinotza; eta abar.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hor pujetan esan dozu, ur berua eta beste ezer botaten zan?
- Lixibiai? Hautsa ipintten geuan, sutako hautse, trapu bat, trapu bat gaiñien ipiñi, berandako moduko holako… izarakixe edo, ehunen zer bat, eta galbahiekin pasauta, iketza ta euki ez deixen, zikiñe egon ez dadin-ta. Labakua hartzen geuan guk, laban inddakue; bestela sukaldien han, sutonduen, igual oiñetakuek-edo, abarkak-edo erantsitta, lurre ta igual eukitten auen harek hautsak, eta lurrek ez euen zuriketan erropaik. Trapu bat ifiñi, galbahien pasau iketzak eta kentzeko edo, zikiñe baeuken, ta han. Ta gero hari bota ur berue, bota, bota ta bota, galdaran ure berotu ta bota. Ez dakit zenbat galdarakara botaten utsen. Eta useiña ona hartu daixien, ereiñuntza edo botaten utsen. Ereiñutza. Esaten usten: "ekarrin ereiñutza arrama bat edo bi". Gaiñien bota ha ta ereiñutza. Ta gero harek atara ta aklaraten zienien, esegitte sikaketen zienien, ba, ha izeten zan suabizantioi.
- Ereinutzak usaiña ona.
- Ereinutzak usaiña ona eukitten euen.
- Sutako hautsa zurixa…
- Laban inddakua hartzen geuen guk, e. Labasua indda egoten zan han.
- Egur ona, pagua eta. Oinddio egur onak eozen.
- Egurrena, pagua ta. Sukaldien ba, su bajua-ta sutonduen, oiñetakuek erantsitta zerak-eta, lurra edo. Ezkiñie garbittu ein bihar ta… Ona ez zan eoten eta labatik hartzen geuen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia