Ehunak ehun lan esaera zaharra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: ARE-006/026
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Esaerak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Makiña bat modutara. Liñuukin be akordauta egon naz. Liñue be euki euiela. Neure etxien be apur bat egon zan. Non egon zan ta danak akordetan naz. Liñua atara ta, han osiña esaten otsen, pozu baten itten zittuen beraketak, han bustitten euki denporaldi baten, eta gero atzera atarata zelaixan han sikatu-ta. Ez dakit zertzuk itten eutsen be. Txortatxo batzuk in. Lotuta. Guk gutxi euki geuen, ta beziñuek euki euen gehixao, harek erainda-ta, ta hara eruen geuen joteko: gero harekin mazuekin harri haundi baten mazuekin jo, ta gero beste katxarro batzukin pasau-ta, zera eitteko, hori ehune edo zera, hori senduoi, ha itteko. Zenbat lan? “Ehunek ehun lan” eukitten dauela esaten euen, bai, ta… gehixao eukitten ez bauen? Ehunek ehun lan.
- Erraminta horreik, liñuandako erramintak, etxe danetan egoten zian? Liñua etxe askotan ereiten zan, ezta?
- Askotan orduun ez. Ez, ez zan askotan, hemen behintzet, ereitten. Ni akordetan naz harek bezinuek zela euki euen, eta geurien be egon zala apur bat.
- Eta erramintak?
- Erramintak ba, batzuk eukiko zittuen, eta bestiek beste batzuk eta juntauta, ba. Txarrantxie esaten utsena, halako hortz haundi batzukin, txarrantxie, ta han pasau, rast! Harixe itteko, zera, txarrantxia hortz haundi batzukin.
- Guk ez dogu ezagutu, baiña.
- Eta beste bat hola zer batekin, han ipiñi zazpela ta harekin, danga, drank!
- Trangie.
- Trangoiñe edo ez dakit zer, trankau itten zittuen harekin. Zenbat lan ha zera itten… Hari ez dakit zer in guntsien, orduen ia ez auen gorue itteko be… zaharrik ez auen-ta. Ez dakit ze in utsien be hari.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!