Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Garia eta artoa ereiteko egin beharrekoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Garia eta artoa ereiteko lurra gertatu beharra. Lursailak banatzeko, "asatsak". Artarearekin (area) lurra "estaldu".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garixandako xehiaua bihar zan lurra, ala ez?
- Xehiaua edo. Goldatu itten zan ta, goldiekin ta, gero artarie edo esaten utsena, hortz haundi batzukin, harekin pasau-ta… Xe-xehia be ez zan geraketan, e. Eta batzutan hola eurixe-ta eitten baeuen, txarra preparetako be. Bustixe, ibilli be ezin in soluen, ta pegau itten jakon lurre, zerai, artariorri ero trastiorri, pegau. Batzutan izotzak hartu igual galanta, baiño hurrengo aldixen, e, eurixe be asko itten eban, ointxe letxe, igual, eurixe.
- Eta bixak txarrak
- Bixak txarrak, bai. Lurra landu ta gero garixe erein. Hola sailtxo batzuk ipiñi tamaiñuen, e, zerak, e. botateko garixa, bestela ez dozu jakitten nundik nora dan-ta. Han ifintten zittuen zer batzuk sartuta. Saillak markauta.
- Azatzak…
- Orduen azatzak esaten gutsen, azatzak ipiñi-ta. Arbusto batzuk edo, beste zeozer. Lasto gogorra be igual ipintten zan. Han ipiñi zuzen eta… zabal, bastante zabal. Eta gero garixok… eta gero tapau, "estaldu" esaten gutsan.
- Zerekin?
- Artarie edo. Artarie esaten gutsan geuk. Bergaran "arie" esaten utsie horri, baiña guk artarie esaten gutsen guk.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia