Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Eskolan erdaraz ikasten zuten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskolan erdaraz ikasten zuten. Erdara gutxi ikasi zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Erderaz egin bihar izeten zan eskolan?
- Erderaz ein bihar. Prohibiduta egon zan euskeraz eittia.
- Gerra aurrian ta gerra ostian, bietan?
- Gerra aurrian hainbeste ez, baiña ordun be erderaz eitten zan gehixena. Gero barriz, e, bueno… prohibiduta euen euskeraz ittia. Bueno, guk itte geuen, baiña eskola barruan-ta, maistriakin-ta, gauzak danak erderaz. Gu geu juntetan bagintzen ba bakarrik ezkiñan baten, euskeraz eitten geuen, baiña. [...] kontuek.
- Eta erderia ikasi eskolan, ezta, ala? Ala aurretik bazekitzun erderaz?
- Nik ez nakixen aurretik asko, eta gero be asko ez dou ikesi, baiña… Zeozer. Han ibilli gitzen denpora apur bat. Gu juntetan bagitzen euskaldunek, e, nere modukon batzuk euskeraz eitten geben-ta.
- Nahikua lan maistriai entenditteko, ezta?
- Bai, hari entendidu eitten gutsen. Liburuok be danak erderaz zertuta euzen. Leiduten gittuen, ta batzuk iguel zer esan gura euen be ez geuen entendiduten. Behin egon gitzen esaten, lekturan puntutik puntura leiduten, han bueltan jarritta, zerien, ta ifiñite euen "un potro lindísimo". Eta batak bestiai esaten: "Hori, zeiñi tokauko ete jako hori leidutie…". Ez dakit zer pentsetan [...]. Zer zan be ez. Ta gero jakingo euen [...] zer zan hori. Gero barregurie emuten oskun, e, jo… Zer entendiduten ete geben orduun…

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia