Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserritik kalera lanera; zapata lantegiak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lantegietan gizonezkoak gehienbat. Baserritik kalera lanera. Zapata lantegia. "Bortzerixak", oinetakoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hor fabrikatan gizon ta andra enplieitten zien, ala gizonak bakarrik?
- Lehenau gehixenak gizonak, e. Andrak gutxi. Andrak, e, alargunen bat ero, holako zeren bat bazien, ba, hartzen auen, baiña basarrittarrak-eta, andraik eta…
-Nahikua lan basarrixan?
- Kalian bai…, nahikua lan bertan be, baiña. Diruagaittik edo zeozegaittik gure igual fatie, baiña hartu ez. Kalien, itxurie ba, nahikua jente euen. Ordun mutillak be hamalau urte orduko lanera faten zien-ta. Hamalau urte arte ibiltten bazien eskolan, danak segidan lanera. Herri haundixa ez zan-ta, zer asko ez zan-ta baiña. Famelixak be, oin baiño neskatilla-mutiko gehixao eoten zan. Gure moduan ba zazpi-zortzi euki ezkero, beti eoten zien baten batzuk fateko. Neu fabrikara ez naz fan. Baiña anaia-ta ba ibilli die; anaia ta aizta bat be bai, gaztia. Bestie ez da ibili fabrikan, ha kriada ta egon da, ha ez da fan. Fabrikan zapaterixan sartuteko edo egon zan, eta orduntxe zerrau in zan; zerrau ein euien. Bortzegixek-edo esaten utsien, bota batzuk edo eitte zittuen. Gogorrak, harrixa baiño gogorrauak, narru bat eukien ez dakit zerena ha izengo zan. Busti eta gero sikeketan zienien, ez dakit zeiñek jantzi. Nire anaiek euki zittuen bai, eta hankak apurtu harekin.
- Zerrauta hoba orduan?
- Harek ez eben modernizau, beti haretxekin jardun euen, eta gero kanpotik etorri zien zapatak ero oiñetakuak hobak, eta gero zerrau ein ebien hareik. Hor andra batek, e, geuk esnia eruten guntsen-ta, josten eitten euen harek, eta esan euen, ha ibilitta euan han, bortzegixok edo botok eitten zittuen lekuan, lanien, eta: txatxuelak sartzen belaun gaiñien asentauta, zerak, txatxuelak sartzen botai. Hareik soldauentzako itten ei zittuen gehixenak, e. Sartzen, belauna-ta haundittuta-ta faten ziela etxera, e. Gero halakon baten ekarri auela katxarron bat, asentetako, baiña makiña bat denpora egon zala, e, belaun gaiñian asenteuta zerak sartzen hari. Untzie, ta gero txatxuelak esate utsien harei, txatxuelak sartzen. Harek kontetan zittuen harek andriek edarrak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia