Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Soroa lehorra; airoplanoen inguruko ustea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soroko lana. Aireplanoak hodeiak apurtzen zituela eta euria ekartzen zuela uste zuen senarrak.

Transkripzioa

- Lan gehixao souak emongo eben, ezta?
- Beti be souak gehixao. Artua ta asko ereitten zan-ta, gero jorratzen, harek jorratzeko atxurrakin-ta. Gure izeten zen apur bat jorratu-eta, bedarra kendu-eta, eta askotan dana indda be nahikue lan igual. Hurrengo euririk ez euen itten igual-ta, dana siketuta-ta, jo… penagarrixe. Eurixe eske eta euririk itten ez; eta artuek, e, hola, orrixek, e, zertuta, juntauta igual. "Txorrotuta" esan gotsen guk. "Artu guztiek, e, txorrotuta zera jazek sikuukin-ta." Horeixa etorten zala-ta, ta horeixa ba, gaur eingo jok eurixa, horeixa badatorrela-ta, eurixa-ta. Arioplanua pasetan zala beti horeixa euenien. Apurtu eitten auela harek horeixa. Nire gizonak esaten euen, hori esaten euen betik, e: "Horreik arioplanuok etorten die bai, eta horeixa, baetorren eurixa, ta horreik apurtu eitten daue." […]. Baleikien igual apur bat zertzie be.
- Arioplanua pasau ezkero euririk ez?
- Euririk ez gero. Horeixa zertu, atzeratu-edo zertu eitte euela. Ez dakit, zeozer eitten euen. Hak beti esaten auen: "Arioplanua etorten dok, eta eurixa baetorran da, eurixa tantakak eta dana hasitta-eta…" Fuera. Ez dakit bazan edo ez zan, berak hori esaten euen beti.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia