Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserriko lanaren inguruan eman den aldaketa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko bizimodua asko aldatu da: makinak sartu dira, esaterako. Belarra moztu, batu; lan astuna.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Asko aldatu da basarriko bizimodue?
- Bai, oiñ asko aldatu da, e, oin makinarixie eta ganauek asko daukenak, danak makinerixie daukie-ta, bedarrak eta gauzak erretiretako-ta; diferentzia edarra. Lehenau, e, segiekin ebai, saillak galantak ebaten zien, ganau asko euan-ta, gero zer horregaz, eskuerie-ero esaten otsen haregaz batu-ta; orduen fardoik be ez zan itten oiñ itten daben moduen zerak-eta; bedarra sueltuen kargau burdixen-ta. Ha etzan edarra izeten. Kargauta gero ganbarara sartzeko be etzan edarra izeten. Handik sardiakin hartuta botaten euen sasoia eukenak. Ha nik ezin neuen eiñ, baiña batzen-ta bai bedarra.
- Ebaten bakarrik denpora asko biharko zan, ez.
- Saillak ebateko bai. Juntau itten zien, e, bi edo hiru lagun igual-ta.
- Auzokuak?
- Etxekuek be bai. Etxian be famelixia gare gu, batzuk […] ebaten zittuen bedarrok. Makiña bat ebaitta dago hori semioi bedarrok. Ebai in bihar ahal zanian zelabaitt. Orduan segiaz, eta gero segadoria ekarri euen; ha zan ona. Eta orduan ebaten zien…, bueno! Ondo! Gero zabaldu ein biher izeten zien apur bat sikeketako, ta ba gero atzera batu in bihar da, Siketuta erdi batuta dauenian e egunen baten tormentie igual da, dana busti tta. Gero atzera. Zenbat lan ingo ete zan! Oin, e, makinekin eta eitten dittuenak aguro eitteittue; harrapaten eutsie, bai, deskuidaute-eta. Hemen be apur bat itxi euien, hor Larriñoko batzuk erueten daue bedarra hemendik-eta, ixe akabaute eukien, ez euen asko falta itteko,[…]. Etorri zen eurixe ta busti.. eta itxi ein biher. Gero hurrengoko egunien, atzera siketute dauenien... Bihelekue egoten da, e, biheleku txarra. Apur bategatik hantxe geratu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia