Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ospakizunak; gonbidautzak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ospakizunak. Gonbidautza. Alkobak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gabonetan ahuntze ta...
-Zerbait. Santa Lutziatan be ba konbidau asko egoten zien hemen. Konbidauek edo enfin. Klaro, tia-tiuek eta primo batzuk etorten zien da ahuntze edo, enfin, ipintzen zan, okelie, zerbaitt ipiñi ein bihar. Angulaik ez euen orduan eta.
-Oin be ezizu pentsau.
-Niretzako ez.
-Neuretzako be ez.
-Lehen hori konbidautzia ta asko izeten zan, ezta?
-Bai, honbre!, hoixe. Konbidautzie asko egoten zan. Gu geu Lehetera faten gintzen, Itturbera be bai Andramaixetan. Gellaokuek. Eta (konbidautzia) Suñakue be bai, be bai. Konbidautzie asko izeten zan lehenau. Etxekarak!
-Askotan izeten zan igual etxekuek bedarpillan lo egin bihar, ez? Kanpotik datorrenai leku egitteko.
-Bai, inoiz, hori be bai inoiz.
-Kanpokuek hartu gure ta.
-Betik hobetutxuao esan bihar kanpokuei.
-Eta ohe baten batzuk alde batera begira eta beste bazuk bestekaldera begira eta. Amak esaten dau batzutan ohe baten umiek lau ume ohe baten eta bi alde batera eta beste bi bestekaldera eta; baten hankak bestien arpegixen eta. Hori be eitten zan?
-Egixe da hori, bai.
-Habitaziñuek alkobak izeten zien, ezta?
-Alkobak. Geuk be oin salie daukau eindda baiña alkobak egoten zien.
-Eta batetik besterako pasue, ez?
-Ez, ez. Batetik besterako ez.
-Hori zela da?
-Euen ba sala bat erdixen hor euen, ezta, eta ba alkobak, bazterretan alkobak.
-Kortiñekin?
-Bai, kortiñekin.
-Ondio gurien be baserrixen han dau.
-E?
-Zarimutzen holaxen dazela alkobak. Lenaoko moduen kortinatxuekin. Da lenaoko ohe zarrok, honek altu-altuek. Eta koltxoie ardixen laniaz. Eta gero astinddu ein biher izaten zien horrek, ez?
-Astinddu ein biher, biheko.
-Makillie hartu eta emun.
-Emun egurre, emun ein biher. Hautsa darixola.
-Neu be eindda nau. Asko ez baiña bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia